Ane Irazabal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ane Irazabal

Ane Irazabal. Argazkia: Vivian Sansour

Arrasaten, 1984. Historian eta Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua. 2011n ikasketak amaitu, motxila hartu eta Palestinara joan nintzen freelance kazetari gisa nire ibilbideari ekitera. Ekialde Hurbileko hainbat tokitan lan egin dut udaberri arabiarraren ondorengoa aztertzen, besteak beste, Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian. Azken urtetan errefuxiatuen drama eta migrazio fenomenoak jarraitzen dihardut, Ekialde Hurbilean, Afrikan eta Europan.