Ane Zaldibar Ibañez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ane Zaldibar Ibañez

Ane Zaldibar

Marrazkilaria. Bilbo eta Sevilla artean Arte Ederretan lizentziatu ondoren Bartzelonara joan zen komunikazio grafikoaren arloan sakontzeko asmoz. Bertan,  ilustrazioa eta autoedizioa ikasi ondoren, Inés Sánchez-ekin batera 2010ean RosaCarmen argitaletxe independentea sortzen du. Argitaletxearen helburu nagusia eduki eta forma askatasuna gailentzen duten argitaratze-proiektuak indartzea da. Bederatzi lan argitaratu dituzte, horietako bat Persona fanzinea.

Gaur egun Donostian bizi da eta ilustratzile bezela lan egiteaz gain GenteBien risografia estudioa zuzentzen du.