Gizarte Antropologiako Masterra - Aníbal G. Arreguiren klase magistrala - Aníbal G. Arregui | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Aníbal G. Arreguiren klase magistrala

Harremanak izurdeekin. Antropologoak eta mundu basatiaren mila gorputzak

Gizarte Antropologia Masterra

Aníbal G. Arreguik ondorengo izenburua duen klase magistrala eskainiko du: Harremanak izurdeekin. Antropologoak eta mundu basatiaren mila gorputzak.

“Gizakion zientzia auto-izendatuak mende bat baino gehiago darama aztertzen zein ezaugarri formalek bereizten dituzten alderdi naturala eta kulturala, zarpailkeria eta zibilizazioa, gizakia eta animalia. Denbora honetan guztian, ‘alderdi basatia’ pentsamendu antropologikoaren ideiarik tematsuenetako bat izan da beti. Alderdi basati hori mutatu egin da animalien gorputzetik gorputz ‘indigenetara’, paisaia menderakaitzetatik Antropozenoko atmosfera bortitzera… eta bide horretatik, alderdi basatia animalietara, landareetara, onddoetara, zeluletara, bakterioetara itzultzen ari da. Eta azken finean alderdi basati hori gizakiongan balego?”, dio G. Arreguik.

G. Arreguik bat egiten du antropologoek alderdi basati hori edozein gorputz motatan egonkortzeko ehun urtez egin duten ahaleginarekin, baina baldintza bakar batekin: egonkortutako hori “soilik” metafora bat ez izatea, gorputz bat baizik. Erantzun pertsonal gisa, kasu etnografiko bat azalduko du, hots, Amazonaseko “botos rosas” deituriko izurdeena, eta azalduko du horiek nola sartzen diren gorputzaren eta sentsualitatearen esparruan Amazonas Behereko (Brasil) urbazterreko herrien munduan. Adibide horretan oinarrituta, azalpen hutsal xamarrak emango ditu, bere diziplinak aurrez emandakoen parekoak: argumentatuko du “alderdi basati” hori posizio-harremana dela. Horrek badu zerikusirik gure gorputzarekin? Asturiasko antropologoaren ustetan, seguruena bai; izan ere, hipotesi horren arabera, alderdi basatiaren premia aurrean dugun horren (nor edo zer) araberakoa da.
 

 

Guests

Aníbal G. Arregui

Gizarte Antropologiako irakaslea