Anne Duk Hee Jordan

Anne Duk Hee Jordan unibertso artistiko batean murgiltzen da. Horretan, umore ukituz, makina erromantikoak sortzen ditu, eta horien bidez zabaldu edo eraldatu egiten ditu prozesu biologikoak eta izaki bizien eta material geldoaren arteko erreakzio kimikoak.

Jordanek, bere obran zehar, energia-fluxua esploratzen du, eta denborari eta oroimenari buruzko giza eraikuntzak, dekadentzia, heriotza, bere identitatea, eta gizateriaren eta naturaren arteko topaketak.

Jordanek zenbait erakusketa egin ditu, esaterako, Basileako Balzer Projects-en (2016), Frankfurteko Dekorazio Arteen Museoan, eta Berlinen; azken honetan, Munduko Kulturen Etxean (HKW) egindako Metrotopie erakusketa azpimarra daiteke. Gainera, talde-erakusketa batzuetan parte hartu du, besteak beste Neue Nationalgalerie-n (Berlin, 2015), nGbK-n (neue Gesellschaft für bildende Kunst, Berlin, 2014), Marrakech Biennale-n (2014), Flux Factory-n (New York, 2013), HAU-n (Hebbel am Ufer, Berlin), Tokioko Arte Garaikideko Museoan (2011), Sao Pauloko Goethe Institut-en (2011) eta Reykjavikeko Arte Museoan (2011).

2016an Berliner Senat ikerkuntza-beka jaso du, bere Ziggy and the Starfish obrarengatik