Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... - Anne-Marie Cornu-ren performancea - Anne-Marie Cornu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Anne-Marie Cornu-ren performancea

Somsons #2

Somsons #2 soinu-utopia bat da, eta ikusleak gonbidatzen ditut gozatzera etor daitezen.

Somsons #2 20 minututan zehar ahotsarekin eta ahots hori entzuteko dugun moduarekin eraikitzen den espazio bat da. Espazio honetan, edonork parte hartu dezake soinu-masa horretan. Nahi duenak hitz egin dezake, soinuak egin, edo hitzak esan. Ahotsaren bitartez, eta honen entzuketaren bitartez, energia hori eskultura-forma gisa behatzea interesatzen zait: espazio fisikoa eta protagonisten arteko harremanak eraldatzen dituen energia bat. Ez dago inolako zuzendaritzarik, ezta forma hori aurreratu dezakeen inolako denbora-egiturarik ere. Hortxe datza utopia. Forma hori jaio eta garatuko da gure entzuketaren nolakotasunaren arabera.

Iazko urtean ahotsaren eta honen botere-harremanen inguruan egindako master batean parte hartu ostean egituratu zen epe luzeko ikerketa baten jarraipen gisa kokatzen da performance hau. 

 

  • Erakusketak
    2019-04-05 > 2019-05-26 - Asteartetik igandera: 12:00 - 20:00

    Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin. 

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-04-12 > 2019-05-25

    Esther Ferrerren bakarkako erakusketaren osagarri den programa honek, artista donostiarraren ibilbidean ezinbestekoa den izaera bizi eta aktiboari erantzuten dio.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2019-05-25 - 18:00

    Esther Ferrerrek bere lanari eskainitako Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23... erakusketari amaiera emango dio performance batekin.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Interesa dakizuke

Performanceak eta antzezpenak
2019-04-12 > 2019-05-25

Esther Ferrerren bakarkako erakusketaren...

Lekua:

+ Info