Fokuak (FK) - Archipelago (Joanna Hogg, Erresuma Batua, 2010, 114') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Archipelago (Joanna Hogg, Erresuma Batua, 2010, 114')

Fokua: Joanna Hogg

 

Archipelago, Joanna Hogg, Reino Unido, 2010, 114'

 

Archipielagok Britainia Handiko goi mailako familia baten oporretara eramango gaitu, Sorlingas uharteetan, Ingalaterrako hego-mendebaldean. Familiak, Patriciak eta bere bi seme-alabek osatua, etxe bat alokatu du bi asterako, Edwardek Afrikara 11 hilabeteko bidaia bat hasi baino lehen. Rose, etxean lan egiten duen sukaldaria, eta Christopher Baker, fikzioan eta errealitatean margolaria, izango dira beraiekin oporretan.

 

Argi dago konpondu gabeko familia-arazo zahar bat dutela, baina pertsonaiek emozioak inhibitzeko joera dutenez, ez da erraza izango zer gertatzen den ulertzea. Hoggek familia baten krisi emozionalaren erretratu fresko eta probokatzailea eskaintzen digu, beraien opor larri hauen bitartez.

 

 

TRAILERRA

 

 

Más actividades de Fokuak: Joanna Hogg:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.