- Arduino hastapena - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arduino hastapena

Arduino

Arduino hardware garapenerako mikrokontrolagailiko plakak erabiltzeko kode irekiko plataforma elektroniko bat da, erabilera erraza helburu duen software eta hardwarean oinarritua.

Elektronika esperimentalera sarrera egiteko ikastaldi saioak. Hiru egunetan banaturik eta proiektuen sorkuntzara bideraturik egongo dira: elektronikara sarrera, arduino fisikoa, sentsoreak, aktuadoreak, shieldak, PCBen diseinua eta fabrikazioa.

01 Saioa: Arduinora sarrera - Otsailak 19

Ikasleak, artista sortzaileak, etab. elektronika interaktiboaren munduan era arin eta praktikoan  hasteko aukera izateko Arduino plataformara sarrera. Arduino paltaforma hezkuntza proiektu ireki bat da eta lantegi honetan , elektronika eta programazio munduko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu:  sarrera-irteera digitalak eta ordenagailuarekin komunikazioak jorratuko dira, besteak beste.

02 Saioa: Sentsore eta aktuadoreak - Otsailak 26

Sensoreetara hastapena, prototipo basikoak egiteko sensore motak, LDR, sonometroak, flexometroak eta liburutegiak nola deskargatu, hauen formatuak eta gehitzeko moduak. Aktuadoreetara sarrera, erabili ditzakegun aktuadoreak ezagutuko ditugu, motorrak, releak, serboak, piezoak, solenoideak etab.