Udako lantegiak - Egizu argazki kamera bat birziklatutako ontziekin - Nagore Legarreta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Egizu argazki kamera bat birziklatutako ontziekin

Eta argazkiak errebelatu

Argazki kamera bat egiteko lantegia. Argazkiak errebelatzen

Argazkilaritzaren oinarrira joko dugu lantegi honetan, argazkiak ateratzeko modurik oinarrizkoena, eskuzkoenera.

Birzikilatutako ontziak erabiliko ditugu bide honetan. Zuloa egin eta beltzez pintatu ondoren argazki papera sartuko dugu barruan eta gure ingurua arakatu eta argazkitan jasoko dugu. Ondoren argi gorripean, gela ilunean, irudiak errebelatuko ditugu.

Praktika hau akatsarekin jolasteko eta adiskidetzeko gonbidapena ere bada, izan ere, esperimentazio analogikoan gauza ugari gerta daitezke eta istripu horiek askotan gure lanari ekarpena egin diezaiokete. Honi buruz gogoeta egitea oso interesgarria da, efikaziari lotutako garai estu hauetan. Definizio faltak, kasualitatea bilatuz eta harekin jolastuz, gauza asko adierazi dezake.

Esperientzia liluragarri hau haur eta helduekin partekatuko dugu; garai digitaleko emaitza azkarrak alde batera utzi eta argazkilaritza analogikora gerturatuko gara. Txundituko gaitu!

Guests

Nagore Legarreta

Nagore Legarreta

Argazkilaria