Ariketak: La segunda respiración | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ariketak: La segunda respiración

Compártelo:
  • Urtea: 2018 > 2019

X-radiograph of Edgar Degas’s “Arabesque over the Right Leg, Left Arm in Front" ©Fitzwilliam Museum

Tabakalerak Ariketak: la segunda respiración ardatz tematikoa proposatu du 2018-2019 biurtekorako. Tarte horretarako hitzaldiz, mintegiz, erakusketaz eta zinema- eta musika-zikloz osatutako egitaraua prestatu du.

Arnas luzeko proiektu berri honek «ariketa» kontzeptua hartuko du abiapuntu, esanahi zehatzenean: «gauzatuko dituenarentzat hobetzeko helburua duten prozeduren multzoa».

Mendebaldeko pentsamoldea historikoki markatu duten dikotomiek zerikusia dute gorputz-ariketaren eta buru-ariketaren arteko banaketarekin. Bereizketa horrek parez pare jartzen ditu gorputza eta arima, psikikoa eta somatikoa, emozioa eta arrazoia.

Bi ariketa mota horiek metodologia berean bateratzeak oso bestelako ariketa-esparruen analisira bideratzen gaitu: lan-jarduera, kirola, aisialdia, praktika artistikoak, edota norbera asetzea eta hobetzea lortzeko helburu korapilatsuarekin lotutako arloak.

Ideia poliedriko hori oinarri gisa hartuta, helburua da datozen bi urteetan hainbat ikuspuntu, ahots eta diziplina barne hartuko dituen gogoeta-prozesu bat irekitzea ariketaren kontzeptuari buruz.

Gymnopédies

2018-11-09 > 2018-11-10

Gymnopédies izenburua daraman programak arlo profesional ezberdinetatik datozen gonbidatuak elkartzen ditu, gaur egun ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko. Nozio horiek egungo diskurtso eta ekimen ezberdinetan aurki ditzazkegu; alabaina, hain zuzen ere, mundu guztiaren begien aurrean daudelako, ikusezin bihurtzen dira, Edgar Allan Poeren gutun lapurtu ezaguna bezalaxe.

Proposamena elkarrizketen, kontzertuen eta ibilbideen zein lan ezberdinen aurkezpenen inguruan egituratzen da; horien bitartez, are hobeto ulertu ahalko dugu musikariek, informatikariek, kirolariek, koreografoek, zirujauek eta beste profesional batzuek baliabideak nola artikulatzen dituzten gauza txukun bat egiteko eginahalean.

+ Info

Jarduerak

Gizarte Antropologiako Masterra

2018-10-23 > 2018-10-30

Antropologiaren munduko figurek (kontsakratuek nahiz berriek) eskola magistralak eta konferentzia publikoak emango dizkiete bai ikasleei, bai adituei, bai beste errealitate batzuk ezagutu, geureari buruz hausnartu eta etorriko denari buruz espekulatu nahi duen pertsona orori.

+ Info

Jarduerak

Kinestesia: mugimenduaren logika

2018-05-24 > 2018-07-14

Gure modernitateak planteatzen dizkigun jatorrizko arazoetatik abiatuz, jardunaldi hauek hausnarketa bat proposatzen dute keinuaren lekuaren inguruan, tresna ezberdinen bitartez egingo da hau, hala nola slapstick fenomenoaren azterketa zinematografikoa edo Ekialdeko arte martzialen itzulpen kulturala.

+ Info

Jarduerak

Soziologiaren miseria

2018-03-10

Maurizio Lazzaratok lantegi hau zuzenduko du lan-jardueraren eta praktika artistikoaren arteko harremanak aztertzeko helburuarekin.

+ Info

Jarduerak

Duchamp eta lana arbuiatzea

2018-03-09

Hitzaldi honetan, Lazzaratok argitaratu berri duen liburuaren edukiari buruz hitz egingo du. Marcel Duchampek lana nola ukatzen duen azalduko du, hain zuzen.

+ Info

Jarduerak

Hizketaldi handia

2018-02-10

'Ariketak: la segunda respiración' proiektua inauguratzeko 'Hizketaldi handia' egingo da, edonorentzat irekita dagoen eztabaida-saio trinkoa.

+ Info

Jarduerak

Jarduerak