Kearen politikak - Arrazionalizazioa - Esteban Zamora Godoy | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arrazionalizazioa

Simone Weil, Esteban Zamoraren bitartez

Simone Weil

Hau izan zen Simone Weilek (Paris, 1909 – Ashford, 1943) bere bizitzan eman zuen hitzaldi bakarra, 1937ko otsailaren 23an, langileez osatutako publiko baten aurrean. Hain berezkoa duen sentsibilitatearekin, langilearen gorputza tresna izatera murrizten duen arrazionalizazio-prozesuaren gorabeherak aztertzen ditu pentsalariak hitzaldi honetan, eta prozesu horretan lortutako produktuak aldiberean, bere atsekabea munduan zehar zabaldu besterik egiten ez duen makina batentzako erregaiak baino ez direla azaltzen du.

Weilek ez du soilik termino ekonomikoetan aztertu nahi langileei jasanarazten zaien zapalkuntza, eta honela dio bere testuan: "Langileek ez dute ordainsari murritzengatik sufritzen bakarrik. Egungo gizartean maila apalago batera baztertuta daudelako ere sufritzen dute, morrontza moduko batera murriztuak daudelako"

 

Dokumentazioa

 

Guests

Esteban Zamora Godoy

Filosofo, editore eta Kaxilda proiektuko kide

Documentación

Videos

Esteban Zamorari elkarrizketa

Esteban Zamorari elkarrizketa