Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia - Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arreta jartzea: gure burutan sartzeko lehia

Philip Guston. Head. 1977 | MoMA | © The Estate of Philip Guston

Philip Guston. Head. 1977 | MoMA | © The Estate of Philip Guston

Partekatu!

 

Denbora batez etenik gabe jarduera bakar batean kontzentratzeko zailtasuna; haurtzaro hiperkonektatua, hiperestimulatua, hipersexualizatua, nahasmendu neurologikoak eta soluzio medikoak; ikusgarritasuna ondarerik preziatuena, geure buruko industrien arteko lehia basatia…

Arreta, egun, fenomeno, joera, botere askotan dago. Nonahi hitz egiten da teknologia berriek dakarten “arretaren krisiaz”, “multiataza” da lan egiteko modua, estimuluen bonbardaketa, eta etxe batetik bestera saltoka ibiltzera behartzen gaituen prekarietatea, jarraitutasunik gabe, iraupenik gabe, denborarik gabe.

“Mutazio antropologikoko” garai batean bizi al gara, non gizakia zer den berriz definitzen ari den?” Politikoa da, kulturala da, teknologikoa da, ona da, txarra da, saihestezina da, aldagarria da? Neurozientzietatik hasita, psikologiara, zinematik meditaziora, arretaren desafioak lehen lerroan jarri dira, eguneroko arazo dira. Zeri jartzen diogu arreta? Autonomoki gida daiteke? Egia da gaitasun hori higatzen ari dela, egunez egun azalekoagoak garela? Edo, agian, beste arreta-mota batean eraldatu da, arinagoa, polifonikoagoa?

Neurozientziek burmuin plastiko batez hitz egiten digute, eragina duena eta inguruak bizitzaren amaierara arte eragiten diona. Psikologoek AGA existitzen den eztabaidatzen dute: patologia berri bat da, edo merkatu-nitxo berri bat besterik ez? Irakasleak kexu dira ikasgeletan arreta-galera dela nagusi, baina arreta-erregimen berri bat bada, eta harekin borrokatzen ikasi behar badugu? Arteetan, meditazioetan, terapietan, arreta leheneratzeko ariketak eta praktikak proposatzen dira: indartzeko, berriz gaitzeko, suspertzeko. Zertan datza?

Arreta desiraren diziplinatzat hartzen badugu, ohartzen gara, egun, gure desira bera arriskuan dagoela, karga gehiegi duela, etenik gabe: elektrokutatuta. Pertsonak, harremanak, prozesuak, gauzak maitatzeko gaitasunaz ari gara, bizitzeko gogoa, azken batean.

Haur bat heztea, eskola ematea, irakurtzea, film bat ikustea edo egitea, harreman afektibo batean elkar laguntzea, isiltasunaz gozatzea, pentsatzea… Bizitzako ohiko egoera guztietan, gudu bitxi bat dago, elektrokutatzen duten eta berriz gaitzen duten indarren artean.

Mintegi honek urtebete iraungo du, eta “Ariketak: la segunda respiración” proiektuaren parte da. Hainbat ertzetatik hurbildu nahi zaio arretaren arazoa pentsatzeari: haurtzaroa, amatasuna, generoa, filosofia, psikologia, zientzia, pedagogia, artea, politika. Baina indartzen, berriz lotzen eta berritzen duten indarren aldean beti. Amador Fernández Savater

Amador Fernández Savater

 

 

 

 

Amador Fernández-Savaterrek koordinatzen duen mintegiari buruz, edo praktika artistiko garaikideekin lotura daukaten beste zenbait jardueren inguruko informazioa jaso nahi baduzu, bete ezazu izena emateko fitxa hau mesedez.

 

 

 

DOKUMENTAZIOA

 

Jarduerak

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2019-04-24 - 19:00

    Arretari dagokionez –uste dut hori dela mintegiaren ardatza–, saiatuko naiz ERAKUSTEN zergatik zinema leku pribilegiatua den arretarentzat, hala zinema egiten duenarentzat nola ikusten duenarentzat. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2019-05-23 - 19:00

    Yves Cittonek bigarren bidea defendatzen du eta “arretaren ekologiarako” zenbait gako ematen ditu, zanpatzen ari zaigun gehiegizko estimulazioaren alternatiba gisa. Espero dugu hari entzuteko tarte bat hartzea...

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2019-06-19 > 2019-06-20 - 19/06 19:00 Hitzaldia | 20/06 17:00-20:00 Lantegia

    Franco Berardiren (Bifo) arabera, “kableatu kognitibo” itzela jasaten ari gara. Gure garuna berriro formateatua izaten ari da teknologia berrien komunikazio konektiborako exijentzien arabera. Hala, orain garrantzitsuena da mezuak deszifratzen jakitea, aurretiko kode bat erabiliz.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info