- Arzak: Mundu osoa lau koloretan margotua - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Arzak: Mundu osoa lau koloretan margotua

Tabakaleran, Juan Mari Arzaken sorkuntzak eta Hasier Etxeberriaren idatziek lagunduta, bost zentzumenen bitartez abangoardia-sukaldaritzari buruz gogoeta egingo dugu bere alderdi artistikoenetik.

"Nik Juan Mari Arzaki entzun diot lehendabizi: "Lau saltsa dira, munduko beste lurraldetatik bereizten gaituen gauza bakarra". Eta ni bat nator, nahiz eta jakin badakigun gauzak asko sinpletzea dela. Geure sukaldean daukagun gainontzeko guztia munduko beste edozein lekutan topa dezakegun gauza bera da, aldaketa txiki batzuekin. Baina badira hemegoak diren saltsa batzuk, hemen bakarrik topa daitezkeenak. Lau saltsa, lau kolore, bakarrak direnak: saltsa gorria, saltsa berdea, saltsa zuria eta saltsa beltza". Hasier Etxeberria.