Hiritar astronomia topaketa

Hiritar astronomia topaketa

Espazioaren behaketarako lagungarri diren tresnak eraikiz eman genituen iaz astronomia hiritarraren arloan lehen urratsak.

Esperientzia hura abiapuntu bezala hartuta, modu zabalago batean helduko diogu gaiari oraingoan, lantegiak, solasaldiak eta behaketa-irteerak uztartzen dituen hiru eguneko proposamena antolatuta.

Aurten Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean hainbat jarduera antolatu ditugu: zeruko mekanika ulertu eta  izar-erloju bat eraikiko dugu familiekin, teleskopio bat eraikitzeko lantegia izango dugu, baita astro-argazkilaritzaren inguruan hitzaldi bat. Eta ikasi duguna praktikan jartzeko gauean perseidak ikusteko ireteerak egingo ditugu.

 

Programa

10/08/2017

17.00 - 20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia 
                       David Pello

11/08/2017

11.00 - 13.00 Izar-erloju bat eraikitzeko lantegia 
                       Virginia Garcia (Aranzadi ZE) +  Manex Izagirre

16.00 - 17.00 Hitzaldia - solasaldia: Astrofotografía 
                      Mikel Castander (Aranzadi ZE), Alberto Castrillo (Aranzadi ZE), Juan Carlos Martín (Aranzadi ZE), Eduardo Zubia (Aranzadi ZE).

17.00 - 20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia 
                       David Pello

22.00 -           Behaketa-irteera ez-formala
                      (Informazio gehiago: 943 259 300)
         

12/08/2017

11.00 - 13.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia 
                       David Pello

19.00 - 03.00 Aranzadirekin irteera // Iso // Perseidak //
                       OHARRA: Eguraldia dela-eta, bertan behera gelditu da.

22.00 -           Hirikilabs +  Aranzadirekin irteera ez-formala
                      Lantegietan parte hartzen dutenekin, lekua adosteko. (Informazio gehiago: 943 259 300)

Laguntzailea: