Nazioarteko Zine Mintegia - Atlal - Elena López Riera | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Atlal

Elena López Riera-ri gutun zuria

Atlal, Djamel Kerkar

Atlal, Djamel Kerkar, Algeria, Frantzia, 2016, 111’, JBAES.

Bere lehenengo film honetan, Djamel Kerkar-ek 90eko hamarkadan, Algeriaren urte beltzenek eragindako samina du abiapuntua. Pantailan agertuko zaizkigu 1998an grabatutako irudi dardarti eta ahulak, xehetasun guztiei gertutik begiratzen dieten irudiak, haizeak astindutako hondakin zelai bat, hormigoi artean basati hazten den belarra, herdoildutako metal zorrotza. Ouled Allalen gaude, herrixka bat, 1997ko udazkena, eskuhartze militar baten testigu izan gara, tristura handiz gogoratzen gara oraindik, suntsitu egin zuten azkenean. Egungo Ouled Allal ikusi dezakegu ondoren. Isilik beti, baina belarra basati hazten da, itxiagoa, lurretik harro altxatzen diren, edo oraindik ere eraikitzen ari diren, eraikin berriekin batera, mamuen ingeradak bailiran.

Gizonen aurpegiak eta istorioak banan banan gorpuzten dira. Poliki, askatuz, istorioak marrazten dira, belaunaldi berrien denbora betetzeko. Lugorri horretan marrazki bat ikusi behar genuke, urtez urte, gerrak ehizaturiko mundu oso bat, ezinezko bilakatua, aspaldiko borroken memoria hotzean harrapatua. Hildakoen memoria ohostua, zigorrik gabe utzitako sarraskiak. Oroitu? Alde egin? Historia idazteke duen mundu bat. Eta matxinadak, desioak eta ametsak euren lekua abestietan edo hormatan idatzitako hiru hizkietan bakarrik egiten dira ikusgarri. MCA, Algier’s glorious club. Gizarte oso baten hondarrak ikusezinak, esangabeko hitzak, porrotak, eta gazteriaren fustrazioa; gure esku utzi dute horiez guztiez ohartzea. Izenburuaren beraren hondarrak: Atlal.

Elena López Riera

Guests

Elena López Riera

Filme zuzendaria

Documentación

Videos

Elena López Rierari elkarrizketa

Elena López Rierari elkarrizketa