- Atlas 1 // Any Body Sounds - Jone San Martin, Emanuele Soavi, Mikel R. Nieto | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Atlas 1 // Any Body Sounds

Emanuele Soavi incompanyren dantza ikuskizuna, Jone San Martinekin eta Mikel R. Nietorekin lankidetzan

MYTH PROJECTen eta THE HABIY CYCLESen ostean, Emanuele Soavik saio anitzeko performance-ziklo berria abiarazi zuen 2018an. ATLAS koreografia-proposamenen serie bat da, gorputzari dedikatuak ezohiko egoeretan, baita gizakiei eta beren istorioei ere.

Lehenbiziko proiektua, ANY BODY SOUNDS, soinu-eztanda bat nahiz inprobisazio fisiko bat da. Jone San Martin Forsytheko dantzariarekin batera, Emanuele Soavik soinuaren eta gorputzaren arteko harremana esploratzen du barnetik. Mikel R. Nieto soinu-artistak osatzen du taldea, eraldatzeko ikuspegi berritzailea ekarriz, planteamenduak berak dakarren konplexutasunetik, zentzu guztiak pizten dituen agertokiko esperientzia batean.

 

-------

Ideia: Jone San Martin, Emanuele Soavi, Mikel R. Nieto

Koreografia /  Performancea: Jone San Martin eta Emanuele Soavi

Soinu-artista: Mikel R. Nieto

Proiektuaren koordinazio-lana: Achim Conrad

Emanuele Soavi incompanyren ekoizpena

Tanzhaus nrw eta Kulturbüro Krefelden ekoizpen-laguntzarekin / “move” jaialdia

Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin lankidetzan  

iDaS nrw eta Etxepare Basque Institute-en babesarekin

Koloniako Udalak, North Rhine-Westphalia Kultura eta Zientzia Ministerioak eta Art Foundation NRW-k diruz lagunduta

 

Guests

Jone San Martin

Dantzaria eta koreografoa

Emanuele Soavi

Koreografoa

Mikel R. Nieto

Komisarioa, artista eta ikertzailea