Kamaleoiak gara! - Baldin Bada - Shakti Olaizola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Baldin Bada

Shakti Olaizolaren ikuskizuna

Gertutik ikusiko ditugu margolari eta musikari baten erokeria eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible bere munduan eta bere errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien moduan. “Baldin Bada”, eta gu nahi dugun bezala posible “Baldin Bada”?

Zergatik ez diogu geure buruari ematen gure errealitatea nola margotu erabakitzeko aukera? Oinekin margotu, ezinezko orekak bilatu eta oso jarrera arraroetan abestea bezalako trebetasunak egiten dituzten bitartean erakutsiko digute azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen zaigun errealitatea margotu dezakegula. Guztiok dugu inguratuko gaituzten koloreak erabakitzeko eskubidea. Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

 

Más actividades de Kamaleoiak Gara! Programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Shakti Olaizola

Zirku-artista