Zikloak (ZKL) - Begi erneak - Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanak (1920-1970) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Begi erneak

Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanak (1920-1970)

Maya Deren. Meshes of the Afternoon. filma, 1943.

Maya Deren. Meshes of the Afternoon. Filma, 1943. Filmmakers Showcase-ren lagapena.

Begi erneak Bruce Posner ikerlariak komisariatutako eta Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalak antolatutako iparrameriketako zine esperimentalaren antologia da. 37 filma historikoren aukeraketa batek osatua, hauetariko asko ezezagunak eta berriki zaharberrituak, sei hamarkadetan zehar abangoardiako zinean adierazagarri izan diren ibilbide ezberdinen arrastoa jarraitzen du: 20. hamarkadan Fernand Léger edo Marcel Duchamp bezalako artistek egindako lanetatik hasi eta Oskar Fischinger edo Mary Ellen Butek eginiko soinu eta irudi esperimentuetara, Paul Strand, Helen Levitt eta Tom Palazzoloren begirada dokumentalak edo James Broughton, Bruce Baillie, Marie Menken eta Maya Derenen begirada poetiko eta singularretara.

Walter Benjaminen arabera, ikusle zinematografikoa “inkonsziente optikora” sartzen da bere begiaren funtzioen bidez kamarak eguneroko bizitzan gardena, ikustezina edo atzemanezina dirudien hori harrapatzeko eta azpimarratzeko daukan gaitasunari esker. Benjaminentzat hori da zineak eskaintzen duen oinarrizko esperientzia eta sortzen duen liluraren oinarrian dagoena, XX. mendean zehar abangoardiako zinea sustatu zuen bultzadetako bat izanik. Zine esperimentalaren muinean begiaren antsietate egoeren inguruko, errealitatea gainditzeko nahaia horren inguruko erantzunen bilaketa bat antzematen da.

Aukeraketa Estatu Batuetan aktibo ibili ziren hainbat zinemagileren belaunaldien lanetan zentratzen da. Estatu Batuetan oso goiz hasi zen abangoardia. Zine hau beste zine batean bihurtu zen momentu berean, kontrako norabidean, zine klasikoa garatu zen. 20. hamarkadak programaren hasiera markatzen du eta 70. hamarkadak bukaera, bideoaren hasierarekin eta honek ekarri zuen medio zinematografikoari buruzko funtzio espezifikoen birpentsaketarekin. Ziklo honetako pelikulek kontzeptuak, sentsazioak, gogo egoerak eta intelektoaren garatzeak adierazten dituzte erabateko ikuste baldintzetan. Hainbat printzipio dituzte amankomunean: poesiara modelo gisa jotzea, tresna plastikoen erabilpena, trama narratiboei uko egitea, denboraren lojika desafiatzea, eta batez ere, ekoizpen eta distribuzio modu pertsonala. Muntaia egiteko era alternatiboak, kolore biratuak, irudi abstraktuen animazioa, collage surrealistetan oinarritutako estrategiak, gehiegizko esposizioa edo irudiaren distortsioak dira besteak beste zinemagile hauek erabili zituzten taktika bisualak. Denborarekin film esperimentalen ezaugarri bihurtu dira zine konbentzionala piskanaka xurgatzen joan den arren.

Poesiak, desagertu gabe, prosa aberasten duen bezela, pelikula hauek zinemagile batzuen erresistentzia erakusten dute. Zinemagile hauek konsziente ziren beraien eskuetan pentsamendu instrumentu bat zeukatela. Atzera begira, Maya Derenek ondorengoa idatzi zuen: “Pentsatu nuen oso interesgarria izan zitekela zinea beste era batean erabiltzea. Ordura arte historia bat kontatzen duen eleberri baten erara erabili zen edo dokumental bezela. Bi polo horien artean ez zegoen ezer eta nik zinea medio poetiko gisa erabili nahi izan nuen […]". Aldi berean, James Broughton zinemagile esperimentalak zera zihoen: “Ez dut zinera joateari buruz hitz egiten; zinea egiteari buruz baizik. Ikusmenaren bizitzari buruz. Zineari buruz ari naiz bizitzeko era bati buruz bezela, poeta bizitza bati buruz bezela. Zineari buruz hitz egiten dut poesiari buruz bezela, filosofiari buruz bezela, metafisikari buruz bezela, eta oraindik bihurtu ez den gauza guztiei buruz bezela”. Horrela argitzen da ziklo osoan presente dagoen César Vallejoren bertsoaren murmurra: “Begi erneak, baina poesiara erne!”

Zikloa hau Tabakalerako ikusleei zine esperimentalaren ABC-a (jatorria, oinarrizko obrak eta izenak) aurkeztea helburu duen lan ildoaren barne kokatzen da. 

 

Kolaboratzailea: 

logo_mncars_ministerio.png

 

Interesa dakizuke

Zinema
2015-11-27 > 2015-11-28

Laida Lertxundi zuzendariak aukeratuta, Peter...

Lekua:

+ Info