Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange - Behelainoa Craigdarroch, Scotland-en (1973) - Mikel R. Nieto, Mona Jimenez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

Behelainoa Craigdarroch, Scotland-en (1973)

Ikuskapen eta eztabaida saioa

Craigdarroch Scotland

Govett-Brewster-ren kortesia.

Saioan zehar, Darcy Lange-k Craigdarroch, Scotland 1/2 hezbeteko bideo zintan grabatu zuen lana aztertuko da, honek behelainoak inguratuta dituen artzai talde baten lanegun bat deskribatzen du. “Lainoa” hitza ere telebista transmisioaren seinalea izendatzeko erabili ohi da. Bai bata eta bestea, Lange-ren bideoan elkar nahasten dira, irudia lausotu eta soinua aldatuz. Zintaren gainazalak Eskoziako landak zeharkatzen ditu eta berari esker formatuen artean ere bidaiatzen dugu; bideoaren hastepenetatik gaur egunerarte. Bidai honekin, Landa Lan; a Documentation of Darcy Lange erakusketari lotutako ekimen publikoei emango zaio hasiera, oraingo honetan Mona Jiménez, bideo zaintzan aditua, eta Mikel R. Nieto, soinu artistaren laguntza ere izango dugu. 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Mikel R. Nieto

Comisario, artista e investigador

Mona Jimenez

Artista