Belaunaldiarteko lankidetzako proiektu artistikoen garapena 2020 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Belaunaldiarteko lankidetzako proiektu artistikoen garapena 2020

*OHARRA: Aurkezpen-epea luzatu egin da eta otsailak 2ra arte egongo da zabalik. 

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi den artista edo kultur eragile bati aukera ematea EAEn edo bertatik kanpo bizi den beste artista edo kultur eragile bat gonbidatzeko; elkarren artean belaunaldi-salto edo -alde bat izan behar dute. elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.

Helburua prozesu artistiko bat garatzea da, lankidetzan, belaunaldi-segmentu ezberdinetan egoteagatik duten aniztasunari erantzunez.

Egonaldiak arte-proiektuak bertan garatzen hasteko nahiz martxan dauden ekoizpen-proiektuak Tabakaleran jarraitzeko izango dira, proiektua edozein formatu edo arte-alorretakoa dela ere.

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du.Deialdira aurkezten diren proposamen guztietatik, proiektu bat aukeratuko da. Egonaldia 2020ko iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.

Deialdiaren oinarriak:

  Belaunaldiarteko lankidetzako proiektu artistikoen garatzeko deialdia (Pdf)

  • Aurkezpen epea: 2019-11-15 00:01 - 2020-02-02 23:59
  • Egoera: Itxita
Proposamena bidali