Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak - BERTAN BEHERA #8 situ-akzioa - Maushaus | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

BERTAN BEHERA #8 situ-akzioa

Esperimentaziorako paisaiak

SITU-AKZIOAK proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Tabakalerako espazio bat eraldatuko dugu, denen artean haurrentzat pentsatu eta sortuak izan diren jolaserako proposamen askeak bideratu eta bertan sortu, eraldatu eta sinbolizatzeko aukera izanez.

Maushaus kolektiboa izango dugu bidelagun esperientzi honetan, beraiekin batera, lantegian parte hartzen dugun txiki eta haundiok, gero batera jolastuko dugun espazio hau pentsatu eta sortuko dugu. Horretarako martxoan zehar lantegi desberdinak bideratuko ditugu, martxoak 10,11,17 eta 18an. Maushauseko kideek lantegietatik eratorritako proposamen eta ideiak jasoko dituzte, jolaserako instalazioari forma eman ahal izateko. Maiatza hasieratik Aurrera espazioa batera jolastu eta espazialki esperimentatzeko prest egongo da modu egonkorrean Tabakalerako barne espazio batean.

 

IZEN-EMATEA

Lantegiak:

JOLASA | Martxoak 10, 17:30-19:00  Eman izena (0-6 urte)

ARGIA | Martxoak 11, 17:30-19:00  Eman izena (7-12 urte)

MUGIMENDUA | Martxoak 17, 17:30-19:00  BERTAN BEHERA (0-6 urte)

KOLOREA | Martxoak 18, 17:30-19:00  BERTAN BEHERA (0-6 urte)

 

Instalazioaren maketa finalaren aurkezpena:

Apirilak 1. 17:30-18:30  Eman izena (0-12 urte)

 

Instalazioaren irekiera: Maiatzak 8.

 

 

Guests

Maushaus

Arte eta Arkitektura arloetako ideia laborategia