- BERTAN BEHERA - Irekiera: Kuboa. Julio Le Parc - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

BERTAN BEHERA - Irekiera: Kuboa. Julio Le Parc

Argazki-konposizioa: "Kuboa" (Julio Le Parc)

 

 

Julio Le Parc-en Kuboa instalazioaren irekiera Tabakalerako Plazan, artista bertan dela.

Kuboa, Julio Le Parc-ek berariaz Tabakalerako diseinatutako pieza, espazio hori eraldatzen saiatuko da, 0 solairuan, eta bisitariak Julio Le Parc artista handiaren figurara hurbilduko ditu. Publiko guztientzat sortzen duen artista da bera, bere piezetara sarbidea ahalik eta errazena izan dadin bereziki saiatzen dena.

Kuboa altzairu herdoilgaitz leunduzko 2.000 piezaz osatutako mugikorra da, Julio Le Parc-ek bereziki Tabakalerako Plazarako sortua. Azken asteetan in situ aritu dira lanean. Kulturari eskainitako eraikin honetako espazio publiko karismatikoenetan egiten diren esku-hartze batzuen artean lehena da.

Artista iraultzaile eta berritzailea da Julio Le Parc (Argentina, 1928), bere obrak arte zinetikoan eta optikoan mugarriak izan dira. Hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte geometriko eta zinetikoan benetan garrantzitsua izan da bere ekarpena.

Más actividades de Kuboa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.