Ikus-entzunezkoaren aldiriak - Bideo-artea Euskal Herrian - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bideo-artea Euskal Herrian

"Trabajos recientemente digitalizados de la Facultad de Bellas Artes de la UPV. Años 80-90".

Trabajos recientemente digitalizados de la Facultad de Bellas Artes de la UPV. Años 80-90

 

Eugeni Bonet, Manuel Palacio eta Guada Echeverría
Moderatzaileak: Josu Rekalde eta Arturo / Fito Rodríguez

Ikus-entzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketak sortzen duen testuingurua aproposa da UPV/EHUko Arte Ederretako eta Gizarte eta Komunikazio Fakultateko Ikerketa Taldea Euskal Herriko ikus-entzunezkoaren inguruan eginiko gogoeta aurkeztu eta ikuspegi zabal batekin erlazioan jartzeko. Helburu honekin, eta Euskal Herriko bideogintzaren inguruan aritzeko asmoz, datorren ostiralerako, azaroak 20, aurkezpena eta mahai ingurua antolatu ditugu. Alde batetik, UPV/EHUko aipatu ikerketa taldeak bere egitasmoa eta orain arte egindako lanak aurkeztuko ditu, eta bestetik, bideoartearen inguruan aditu diren hiru gonbidatu izango ditugu, sorkuntza modu honek Euskal Herrian bizi duen egoeraz eta etorkizunera begira dituen erronkez eztabaidatzeko.

 

UPV/EHUko Ikerketa Talde hau Josu Rekaldek, Vanesa Fernándezek, Patxi Azpillagak eta Arturo / Fito Rodríguezek osatzen dute. Helburu nagusia Arte Ederren Fakultateak daukan ikus-entzunezko artxiboa katalogatu, digitalizatu eta iraunaraztea da. Ondoren, berriro ere publikoari eskaini eta gisa horretako sormen lanean ibilbideari buruz, beharrezkoa irizten dioten eztabaida abiatzeko.

Azaroaren 20an Tabakaleran egingo den mahai-ingurua katalogazio prozesuan dauden lanen hautaketa bat erakusteko baliatuko da. Lan horiek ezezagunak izango dira, edo oso gutxitan erakutsi direnak eta ondorengo solasaldia bideratzeko gaiak eta galderak sortzeko bidea emango dute.

Gai eta galdera horiez guztiez hitz egiteko ibilbide luzea osatu duten Eugeni Bonet, Manuel Palacio eta Guada Echeverría izango dira gonbidatuak. Beraien esperientziak lagunduta, perspektibadun begirada eskainiko dute eta jorratuko diren gaiak Ikus-entzunezkoaren aldiriak erakusketarekin eta azken honen abiapuntua izan den Apologia / Antologia proiektuarekin lotuko dituzte.