Udako lantegiak - Bideo-jokoak paperean: maila bat diseinatu - Borja Etxegoena | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bideo-jokoak paperean: maila bat diseinatu

bideo joko bat diseinatzea

Bideo-jokoen diseinuari zuzendutako lantegia. Helburua da dagoeneko sortuak dauden jokoetan oinarrituta eta norberaren esperientziatik abiatu, arauak eta diseinua aldatzea. modu honetan ikusiko dugu diseinuaren garrantzia eta nola hau aldatuz gero, bideo-joko itxi bat erabat aldatzeko gaitasuna duen. Horretarako adibide praktikoak eskainiko dira: bideojokoen mekanikak paperen ikusi ondoren lantegiaren amaieran hori bera bideo-joko erreal batean aplikatu.

 

Lehen eguna
-Dinamizatzaile eta lantegiaren aurkezpena.
-Ariketa: txartelekin ariketa txikia. Joku ezagunen eta ezezagunen zatiak egin. Gustokoenak aukeratu.
-Bideo-joko baten diseinuari barrenak atera.
-Ideien aurkezpena.
-Lehen praktika: Zer da maila diseinu ona?

 

Bigarren eguna
-Mailen diseinua maketan: Material desberdinen laguntzaz, lehen egunean egindakoa maketa ukigarria bihurutuko dugu.
-Jokoaren arauak: Zer dira bideo-joko baten arauak? Zein eragin dute mekanika nagusian?
-Arau berriak ezarri: arau berriak sortu, aurrerago, joko batean txertatzeko.
-Jokatu eta jokatu: taulak sortu ondoren hauekin jokatu behar dugu testeoa egin ahal izateko. Partehartzaileek besteen jokoak frogatuko dituzte eta ulertzen saiatu. Testeatzileen kritikak kaso eta hobekuntzetan txertatuko dira.

 

Hirugarren eguna
-Unity programan saltseatu eta ordenagailuan jokoa sortzen hasi.
-Jokoa moldatu: Egina dagoen joko batetik abiatuta, moldaketak sartuko dizkiogu gurea sortzeko.
-Digitalizazioa eta ajusteak.

 

Laugarren eguna
-Jokoa biribildu eta defentsa prestatu.
-Lantegian sortutako joko guztiak frogatu.

Guests

Borja Etxegoena

Bideo-jokoetan aditua

Documentación

Argazkiak

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-02)

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-02)

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-03)

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-03)

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-01)

Bideo-jokoak paperean : maila bat diseinatu (2018-08-01)