- Bideo mapping, gorputz gaineko irudiak - Martin Etxauri Sainz de Murieta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

Bideo mapping, gorputz gaineko irudiak

Hiria hackeatu bideo mapping

Bideo mappinga, irudiak eta animazioak hainbat azaleren gainean proiektatzeko teknika da. Eraikin nahiz bolumenak irudiz janzteko erabili ohi da, antzerkietako atrezzoak osatzeko eta baita ikus-entzunezko artea osatzeko ere.

12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lantegi honetan bideo mappinga izango da tresna. Teknika eta erabilpen desberdinak ezagutuko ditugu, eduki eta irudi animatuak sortu eta ondoren hainbat azaleratan proiektatuko ditugu. Bideo-kamera, proiektorea eta MapMap software librea izango dira erabiliko ditugun erreminta nagusiak, prozesatutako irudiak nahiz zuzeneko inprobisazioa nahasi ahal izateko.

Tabakalera eraikineko hormei bizia emango diegu, baina gure gorputzak izango dira protagonista nagusiak, gorputzen gaineko irudiak, jantzi edota animazioak sortu eta gorputz eta mugimenduen inguruko hausnarketak gidatuko gaitu.

 

Guests

Martin Etxauri Sainz de Murieta

Artista eta ikertzailea