- Bideo mapping sortzailea - Martin Etxauri Sainz de Murieta, Karlos G. Liberal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bideo mapping sortzailea

Esperimentazioa oinarri duen diziplina arteko lantegi honetan arlo tekniko ezberdinak elkartuko dira, Argiartean argi jaialdiaren baitan proiektatua izango den pieza bisual txiki bat sortzeko helburuarekin. Argi emanaldia Olatu Talka jaialdiaren baitan antolatuko da maiatzaren 30ean. Lantegiak izango dituen lau jardunaldietan teknologia ezberdinetan hastapena egiteko  saioak aurkeztuko dira, kode gneratiboa, interakzioa edo bideo mapping-a ezagutzeko helburuarekin eta teknika hauek erabilita lantegiaren muina izango den pieza bat sortzeko proiektua gauzatuz.

Lantegian aurreko ezagutza izateko beharrik gabe eta modu errazean arte generatiboaren oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira (buklea, errekurtsibitatea etab…) publiko orokorrari zuzendutako edukiei esker, era honetan ondoren proiektatu ahal izango diren zenbait eduki sortzeko. Bideomapping basiko bat ulertu eta egin ahal izateko oinarrizko irizpideak emango dira ere, lantegiaren azken fasean proiekzio piezari sentsore fisiko edo aktuadore bidezko bariabilitate bat gehitzeko aukera landuz eta modu honetan prozesuaren emaitza izango den sormen bisualari bere inguruko informazio edo estimuluei erantzuteko aukera emanez.

Lantegiaren formatuak hastapen saioak eta proiektuaren garapenerako talde lan aukerazko beste saio batzuk nahastuko ditu. Gomendagarria izango da lantegian parte hartuko duten pertsonek landuko diren giren batean (audio edo bideo sorkuntza, programazioa, interakzioa, bideomapping-a) esperientzia izatea.

Argiartean Olatu Talka ekimenaren barnean Maiatzaren 31an eta Loiolako erriberertako Memoriaren parkean antolatuko den argi eta argiztapen jaialdia izango da.

 

Guests

Martin Etxauri Sainz de Murieta

Artista eta ikertzailea

Karlos G. Liberal

Espirituz cyberpunk-a, "Edertasuna" kodigoan aurki daitekeela sinesten du.