0-6 Programa - Bihotz Inguru baso eskola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Error fetching XML

Bihotz Inguru baso eskola

Aire zabaleko hezkuntza ereduari buruzko hitzaldia

0-6 bizi! proiektuaren baitan pedagogia desberdinak ezagutzeko xedearekin antolatutako zikloaren bigarren hitzaldia da honakoa. Bihotz Inguru baso-eskolaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu eta bide batez, natura haurren hazkuntzarako baliabide pedagogiko nagusi bilakatzeak haurrengan dituen onuretan sakonduko dugu.

Baso-eskola ikasgelarik gabeko pedagogia eredua da, aire zabaleko hezkuntza ereduan oinarritzen da eta “gela paradigma” gaindituz basoa jolasgune bilakatzea du helburu. Hiru ardatz pedagogiko nagusi ditu: konfiantzaren pedagogia, ikuspegi sistemikoa eta maitasuna, errespetua eta onespena.

Donostiako baso-eskola 3 eta 6 urteko haurrei zuzendua dago, eta hiria eta naturaren artean harremantze eredu integratzaileagoa sustatu nahi du. Naturan hezteak haurrari laguntzen dio bere burua adierazten fisikoki zein emozionalki eta haurraren motrizitatea eta auto-erregulazioa estimulatzen ditu.