Ikus-entzunezkoaren aldiriak - Bisita esperimentalak - Olatz González Abrisketa, Leire Apellaniz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bisita esperimentalak

Ikus-entzunezkoaren aldiriak

Erakusketara bisita gidatua

Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskainiko digute. Bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz, erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak eragingo ditugu artista, zientzialari, historiagile, diseinatzaile, hezitzaile biologo, musikari eta abarren laguntzarekin. Hauek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.

 

Programa
  • Irailak 30: Tabakalerako Hezkuntza taldea

  • Urriak 14: Olatz González, ikus antropologoa

  • Azaroak 4: Maider Fernández, Tabakalerako Hezkuntza taldeko kidea
    Ikus-entzunezkoaren aldiriak. Ingurua marrazten duten puntuak erakusketaren kudeaketaren inguruan solastuko gara. Zein motatako erabakiak hartzen dira erakusketa bat prestatzerako orduan? Zer dago artelan baten kudeaketaren atzean? Kudeaketa honek badu azken emaitzan eraginik?

  • Abenduak 2: Leire Apellaniz, zinegilea. Ikus-entzunezkoari lotuta egin duen lana abiapuntutzat hartuta gidatuko du ibilbidea.

Más actividades de Hezkuntza programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Olatz González Abrisketa

Antropologia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Leire Apellaniz

Ekoizle, gidoigile eta zine zuzendaria.