Udazkeneko erakusketak - Bisita solasaldia: Filipa César - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bisita solasaldia: Filipa César

'Kotoiaren algoritmoak'

 

'Filipa César. Kotoiaren algoritmoak' erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta. Zentroko hezitzaileen laguntzarekin erakusketak ezagutzeko interesa duen edonori zuzendutakoak dira.

Metodologia parte-hartzailea erabiliz obretara eta diskurtso komisarialetara hurbiltzea proposatzen dugu, horrelako bisitaldietan normalean eman ohi diren rolak birplanteatuz, eta erakusketa-aretoak eztabaida publikorako gune bihur daitezkeela ulertuz.

*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu

 

DATAK:

Abenduak 04, 18:00 ES: erakusketara bisita  Eman izena

Abenduak 04, 19:00 EU: erakusketara bisita  Eman izena

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.