Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral - Bisita solasaldiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bisita solasaldiak

Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral

bisita solasaldiak erakusketak

Ostiralero Tabakalerako erakusketan barrena antolatzen ditugun bisitak dira. Hauetan, erakusketaren edukiek ezagutzeko askotariko eztabaidak eta ibilbideak proposatzen ditugu.

Bisita formatuak ere esperimentazio eremuak dira, eta, erakusketak, diskurtso bakarraren ideiatik urruntzeko eta interpretazioak irekitzeko lekuak. Hori dela eta, erakusketaren esanahia bera berrikusteko proposamena egiten dugu, erakusketa aretoak behin baino gehiagotan bisitatu daitezkeen gune gisa ulertuz. Planteatzen duguna, azken batean, bisita gidatuaren nozioa bera gainditzea da, guztion artean, beste zentzu bat emateko.

*Martxoaren 4ean zeinu hizkuntzako interpretazio zerbitzuarekin egingo da bisita.