Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

Etxeko armiarma arruntak (Araneus diadematus) droga psikoaktiboen eraginpean egindako armiarma sare ezberdinen marrazkiak.

Tabako fabrikaren historiari helduz, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia gaur egungo bizigarrietatik abiatzen da (kafea, azukrea, tabakoa eta kakaoa) kultura eta pentsamendu garaikidea arakatzeko saiakera gisa.

Ozeano Atlantikoan zeharreko ibilbide komertzial handiak zabalduz geroztik, tabakoa, kafea, azukrea eta kakaoa bezalako merkantziek leku gailena hartu dute gure gizarteetan. Produktu horien konkistak giza gorputza bizkortzeko eta bizigarrien olgetarako erabileratik sortutako aisialdi-gune berriak eratzeko aukera ekarri dute. Horrenbestez, gure garaiko bizigarrien azterketaren bidez gai asko erlazionatzen dituen sare bat osatuko dugu: exotikoa denaren bilaketa eta elikadura, lan industrialaren sorrera eta natur baliabideen esplotazioa, kolonialismoa edo sentsibilitateari buruzko teoria berrien agerpena mundu modernoan. Zeharkako proiektu honek kultur proiektuaren arlo ezberdinak ere inplikatuko ditu. Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia egitasmoaren bidez gai hauek eta beste batzuk plazaratuko dira ondorengo programen bidez. 

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia egitasmoaren bidez gai hauek eta beste batzuk plazaratuko dira, 2017. urte amaierara arte luzatuko diren zenbait programaren bidez. Hitzaldi, eztabaida publiko, mintegi, erakusketa-saiakera, kontzertu eta argitalpenez lagunduta egongo dira programa horiek. 

 

 

Proiektuaren eskuorria jaitsi:

  Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

Activities

  • Urtea: 2016 > 2017