Erakusketa - Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia - Komisarioa: Oier Etxeberria | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia

Erakusketa honen xedea bizigarriak aztertzea da –kafeaazukreatabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketak hainbat artistak egitasmo honetarako berariaz egindako ekoizpenak eta artxibo eta museotatik ekarritako artelanak eta materialak biltzen ditu. Era berean, 2015-2016 biurtekoan Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan bertan izandako hitzaldi, mintegi eta tailerretan sortutako hainbat agiri ere jasotzen ditu.

XV. mendean ozeanoan zeharreko bidaietan zirkulazioan jarri arte Europan ezezagunak ziren kafea, azukrea, tabakoa edo opioa bezalako substantzia horietako batzuk berehala, eta beste batzuk gutxika, errotu ziren herrialdeetako eguneroko bizitzan. Hasieran luxuzko produktuak baziren ere, gerora izugarri hedatu ziren, gizarte osora heldu diren kontsumo ohiturak sortzeraino.

Beste eskala batean, bizigarrien erabilerak zirkulazio globalaren mugimenduen antzeko ondorioak dituzten dinamikak sortzen ditu organismoan: gizakien gorputzaren ekintza-eremua kitzikatu eta hedatzen dute eta erlazio ugari sortzen dituzte (garrantzi berezia dute horietan desioa eta borondatearen, horditasuna eta kapitalismoaren eta subjektibotasuna eta mundu-ikuskeraren arteko elkarrekikotasunek).

Nerbio-sistemarekin pareka daitekeen erlazio-sistema da. Erakusketa honek proposatzen duen bezala, hirugarren mugimendu batekin eta eskala aldaketa batekin aztertu daiteke: barne plano mikroskopikotik gizakien eskuetatik at dagoen zeruertz batera salto eginez, hau da, planeten errotazioa eta, ondorioz, Lurreko jarduera, eguna eta gaua, urtaroak eta itsasaldiak zehazten dituzten indarren zirkulaziora. Plano hori, aldi berean, gauzen zentzua, izaera, bilatzeko agertokia ere bada. 

 

Komisarioa: Oier Etxeberria.

Aholkulariak: Max Jorge Hinderer Cruz eta Pablo Lafuente.

Artistak: Lorea Alfaro, Ibon Aranberri, Antonin Artaud, Erick Beltrán, Alice CreischerInes Doujak & John BarkerPatricia GadeaNicolás de LekuonaMark LombardiMaruja MalloHenri MichauxJuan Luis MorazaOtobong NkangaJorge OteizaFernando PalmaJosé Miguel Prada Poole eta Santiago Ramón y Cajal, besteak beste.

 

 

Dokumentazioa

 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu Issuu-n irakurri: Orriak - 6
 

descargar Pdf-a jaitsi: Orriak - 6 (pdf - 1.1mb)

 

Jarduerak