Fokuak (FK) - Blade (Stephen Norrington, 1998, 120') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Blade (Stephen Norrington, 1998, 120')

Blade, Stephen Norrington

 

Ashe Kilbourne DJ (NY)k "Blade" pelikularentzat sortutako musika aurkeztuko du.

 

Blade, Stephen Norrington, AEB, 1998, 120'

 

“Bizi zaren mundua azukrez egindako estalkia baino ez da. Mundu bat dago azpian. Benetako mundua”. - Blade

Ashe Kilbourne New Yorkeko LGBTQ kluben ibilbidean hazi den ekintzailea eta trans DJ-a da. Bere musikak hardcorea, klub musika eta industriala uztartzen ditu dance munduaren misoginiari eta transmisoginiari aurre egiteko.Kilbournek bereziki maite ditu house hardcorea, trance musika eta… beldurrezko pelikulak. Bere azken proiektua Wesley Snipes-ek 1998an zuzendu zuen Blade, banpiroei buruzko filmarentzat soinu-banda berria egitea izan da. Camp klasikoaren barruan ezinbestekoa da film hori.

Kilbournen lan berria gabberhouse eta atmospheric ambient estiloen arteko nahasketa bizia eta bizigarria da. Blade-ri bestelako izaera ematen diona.

Proiekzioa hasi baina lehenago KRII kolektiboko Inés Garcíak egingo du aurkezpena eta filma amaitu ostean solasaldia izango da Blade-entzat soinu-banda berria sortzen zuen bitartean Kilbournek bizitakoen inguruan.

Saioa La Criptan osatuko da, festa batekin. Bertan, Ines Garcíak (23:30-1:30) eta Kilbournek (1:30-4:30) ipiniko dute musika. Festara sarrera doan izango da zineko sarrerarekin.  

 

 
 

Más actividades de Fokua: Jatorrizko soinu banda:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.