[node:title]
2020-03-17 21:20

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

Bizi dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gaituen arren, kultur eskaintza ez da etengo. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu. 

 

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortuko dituen eduki berriak eskainiko ditugu, streaming bidez eta artxiboa osatzen duten beste batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Gaur bertan, martxoak 18, abiatuko dugu ekimena, eta hainbat eduki eskainiko ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako Zinea programaren baitan; eta Canada ekoizpen etxeko ordezkari Karen Saurik 2deon eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipen sorkuntza prozesuaz.   

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun.  

Gehiago irakurri

  • 2020-02-13

    GAZTEZULO, ADM eta IXA: Elkarlanaren beharra

      GAZTEZULO 2019ko apiriletik irailera arte 2DEO ikus-entzunezko laborategian proiektu egoiliarra izan zen.   GAZTEZULO eta ADMren artean sortutako proiektua da ZUT. Gure kasuan (GAZTEZULO), esperientzia dakargu gazteen edukian eta Beitu! izeneko...

    Gehiago irakurri
  • O som ao redor. Kleber Mendonça Filho
    2020-01-29

    Zinea habitatzen duen begirada

    Historikoki Latinoamerikako ekoizpen zinematografikoa bertan nagusi izan den ezegonkortasun politikoaren isla izan da. Gizarte-politiken indarraldia hauskorra denez, kultura-ekoizpenek horri erantzuten diote, bai edukia lantzerakoan, bai ekoizteko...

    Gehiago irakurri
  • 2020-01-24

    Zinema eta zientzia. Transmititzen jarraitzen dugu

    Bertrand Tavernier handia azken aldiz Euskadiko Filmategian izan zenean pasadizo bat kontatu dzigun. Nils Tavernier bere semearekin egin zuen dokumental bat Frantziako aldirietako auzune batean, sei hilabetez aritu ziren filmatzen. Horretan ari zirela...

    Gehiago irakurri
  • Intervención de Julio le Parc
    2020-01-07

    Arte garaikidearen presentzia indartuko dugu

    2015ean jendearentzat ireki zenetik lau urteko ibilbidea egin ondoren, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak etapa berri bati ekin dio 2020an. Etapa horretan, praktika artistikoak hainbat programaren bidez hedatzen dira, eta programa...

    Gehiago irakurri
  • 2019-11-27

    YANNICK BELLON gogoan

      Amaitzear da Yannick Bellon (1924-2019) zuzendariari eskaini diogun atzera begirakoa, zazpi hamarkada hartu zituen ibilbide zinematografikoari eginiko errepasoa. 2011an hasi ginenetik egin ditugunen artean Euskadiko Filmategiarentzat atzera begirako...

    Gehiago irakurri