Blog Tabakalera

Arte garaikidearen presentzia indartuko dugu

2020-01-07 13:44

Arte garaikidearen presentzia indartuko dugu

2015ean jendearentzat ireki zenetik lau urteko ibilbidea egin ondoren, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak etapa berri bati ekin dio 2020an. Etapa horretan, praktika artistikoak hainbat programaren bidez hedatzen dira, eta programa horiek ekoizpen-, ikerketa- eta erakusketa-ildo berrien bidez eratzen dira.

Lan testuinguru horretan, hainbat lan-ildo jorratzen ditu arte garaikidearen programak. Horietako bat, eta agian garrantzitsuena, hiriko kultur bizitzari entzutea eta kultur ekimen nagusiekin loturak ezartzea da. Elkarrizketa horretatik sortzen dira aurkezten diren proiektuetako batzuk.

Gainera, planteatutako erakusketa-proposamenek arte garaikidearen zeharkakotasuna bilatzen dute eta, horretarako, gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzte, gure gizartean ematen diren mugimenduei lotutakoak, eta arte garaikidetik ere lantzen direnak. Bere helburua, beraz, arteak gizartean presente dauden gaiak nola jorratzen dituen erakustea izango da, kultura garaikidea lengoaia eta forma artistiko berrienekin nahastuz, oraindik ezarri ez direnak, askotan abangoardiak berriz bisitatuz eta herri kulturarekin lotuz.

 

Intervención de Julio le Parc

Julio le Parc-en esku-hartzea

 

Lau Pareta erakusketa-areto berriaren inaugurazioa eta 2020. urtean zehar egingo diren hiru esku-hartze artistikoak Kutxa Kultur Artegunea aretoaren programazio erregularrari eta pantaila partekatuko zine-programazioari gehitzen zaizkio, eta, horrela, Tabakalerako 0 eta 1 solairuak kultura garaikidearen nazioarteko zentroaren arte garaikidearen ardatz nagusi gisa finkatzen dira, haren esparru nagusietako bat garatzen lagunduz Bestalde, egonaldi artistikoen programa eta sortzaileei zuzendutako prestakuntza-proiektuak indartu egingo ditu Tabakalerak, sormen prozesuen sustapena areagotzeko helburuarekin.

Tabakalerako arte garaikidearen zentraltasuna oraindik ere gehiago finkatzeko, aipatzekoa da zentroak Eremuak programaren hurrengo ekitaldiak hartuko dituela. Artista eta sortzaileei zuzendutako plataforma bat eskaintzeko helburua du Eremuak ekimenak, eta baita errealitate artistikoaren behatoki gisa balioko duen lantoki bat eskaintzea ere. Tabakalera izango da programaren erakunde hartzailea, aurreko ekitaldiak Azkuna Zentroan eta Artiumen igaro ondoren.

 
Zure iritzia adierazi