Blog Tabakalera

Elkar-Ekin ari gara!

2017-06-09 12:23

Elkar-Ekin ari gara!

Ikastetxeekin eta elkarteekin egiten dugun epe ertaineko programa da Elkar-ekin. 3-5 saiotako proiektu txikiak dira, zeinetan taldearen behar zehaztetatik abiatuta, praktika artistikoen bidez ikaste prozesu bat garatzen dugun.
 
Helbururik nagusiena elkarrekin aritzea eta elkarrengandik ikastea da, horregatik aldez aurretik, taldearen arduradunarekin biltzen gara saioak ko-diseinatzeko. Horrelako elkarlanak garrantzitsuak dira, batetik, eskolako kurrikuluma eskolatik kanpo eta beste metodologia batzuen bidez garatzeko, eta bestetik, Tabakalera bezalako kultur zentru batek dituen erakusketetako edukiak beste gai askorekin gurutzatzeko ariketa proposatzen digutelako. 
 
Baina askotan prozesu, esperientzia eta ikaspen guzti hauek, esanguratsuak izan arren, ikusezin egiten dira, eta zaila egiten zaigu hauen berri ematea. Horregatik, post honetan ikasturte honetan burutu ditugun Elkar-ekin batzuen kontakizuna partekatu nahi dugu zurekin:

 

Gurutze gorria - Emakume taldea 
Azaroa (2016)
Emakume talde honen eskaria, gorputzarekin beste harreman bat bilatzea zen, norberaren pertzeptzioari lotua eta boteretzeko helburua zuena. Taldea osatzen duten emakumeak jatorri ezberdinetakoak dira, eta bazterkeria egoera anitzak bizi dituzte euren itxura, jatorri edota kultura gutxiesten direlako. Hau horrela izanik, jatorri ezberdinetako emakume artista eta feministen lanak ezagutu genituen, 70. hamarkadako praktika performatiboek eskaintzen dituzten aukeraz baliatzeko. Horrela, norberaren ezagutzak azpimarratu ostean, gustatzen ez zitzaizkien lan “erreproduktiboak” eraldatu genituen bideo-performance batean ekintza hauek deskontestualizatuz.

Garagune
Urtarrila

Why Not Fundazioa eta Berriztu Elkartea 
Urtarrila-otsaila
Anarchivo SIDA erakusketari lotuta Izenen lantegia izenburupean gartau genituen lantegietan parte hartu zuten aurretik bi elkarteok: Elkar-Ekinean Why Not Fundazioak eta Berriztu. Lantegiaren helburua “bestea” izendatzeko erabiltzen ditugum etiketen inguruan hausnartzea zen eta bi taldeak, oso kolektibo ezberdinak izanik ere ezaugarri asko partekatzen zituztela ikusita, elkartuko zituen Elkarrekin saioak antolatzea proposatu genuen. 
Horrela, osasun mentala eta zaintzapeko askatasunean zeuden gazte emakume taldearen artean komunean zituzten gauzak landu ziren, hala nola, diagnostikoagatik estigmatizatuak sentitzea, autoestimua eta afektuaren beharra. 
Kasu honetan irudia eta soinuaren bitartez erretratu kolektibo bat lantzea izan zen helburua. Egindako lana fanzine eta soinu pieza batean gauzatu zen. Azken hau Why Not fundazioak duen online irratian entzun daiteke.

Zorroaga Fundazioa 
Otsaila
Porposamen hau Tabakalerako hezkuntza arloak eta UBIK Tabakalerako sorkuntza liburutegiak Zorroaga Fundazioarekin elkarlanean garatu dugu. Zorroagan bizi diren emakume talde batekin euren egunerokoaren inguruan hausnartu eta fundazioaren espazioak beste ikuspegi batzuetatik lantzea proposatu genuen. Nola bizitzen ditugu ezagutzen ditugun espazioak? Non sentitzen gara hobeto? Nola gureganatzen ditugu espazio hauek? Galdera hauetatik abiatuta, argazkien bidez, ez-leku bezala identifikatzen ziren espazioak, hau da, itxaron guneak, igogailua, eta abar., goxoago egin genituen eta bestalde, partaideak ateratako bideoekin ikus-entzunezko narratiba bat sortu zen. 

Astigarraga Eskola 
Otsaila
Astigarraga Eskolako irakasleekin batera martxan jarri genuen proiektuan, eskolan lantzen ari zirenari begirada bat gehitu genion praktika artistikoetatik eta feminismoetatik abiatuta. Taldeen arduradunak irakasgai ezberdinak zeharkako egiteko lanean ari ziren honako gai hauek abiapuntu hartuta: gorputza, organoak, zelulak, zirkulazioa… Amankomunean egindako proiektua aberasteko asmoz, artearekin lotura bat planteatu eta gorputzaren inguruko ideia normatiboak zabaltzea proposatu genuen. Horrela, lehen bi saioetan emakume/gizon binomioari aurka egiten dioten, eta genero kategoriak zalantzan jartzen dituzten artista ezberdinen lanak ezagutu genituen, hala nola Del LaGrace Volcano, Catherine Opie, Sarah Lucas edo Cindy Sherman. Esperientzia honek gazteen gorputzak berak zeharkatzea nahi genuen, horregatik eta paraleloki, performatibitate ariketak ere egin genituen, gorputz ezberdinek espazio pubikoaren okupazioan duten eragina ezagutzeko eta bizitzeko. Azken saioan, parte hartzaile bakoitzak bi orduetan zehar biziko zuen alter ego bat sortu zuen. Eurek sortutako pertsonaiak izan ziren genero eraikuntza hegemonikoen baitan haustura txikiak eragin zituztenak.

zorroaga01_web.jpgigeldo_web.jpg

               Zorroaga fundazioa                                                 Igeldo eskola

Igeldo eskola 
Martxoa
Igeldo eskolako lehenengo, bigarren eta hirugarren zikloko ikasleekin burutu genuen prozesu hau. Irakasleek Igeldoko herriaren ideia landu nahi zuten, eta proposamen hori hartuta eta Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketako artista batzuen lanetatik abiatuta, errepresentazioa eta istorioak kontatzeko modu ezberdinak aztertu genituen elkarlanean. 
Lan honek Igeldoko ikuspegi bat ezagutzeko aukera eman zien ikasleei. Alde batetik begirada eta irudikapen ofiziala erakusten zuten dokumentuak landuz eta bestetik beraiek herrian bizi izan dituzten esperientziak irudikatuz. Prozesua eskolako liburutegian egindako ikus-entzunezko instalazio batekin amaitu zen. 

Utzi zure mezua. 
Apirila-Maiatza
Gipuzkoako Gazteria saila eta Donostiako eta Irungo udalekin batera aurrera eramandako proposamena da honako hau. Gazteria sailetik gazte talde batekin espazio publikoaren eta gazteen arteko erlazioen inguruan lan egiteko interesa erakutsi ziguten.
Horrela, bi astetan behin, Donostiako eta Irungo gazteak, Hirikilabs laboratgian elkartzea erabaki genuen, teknologia berriek hirian esku-hartzeko eskaintzen dizkiguten teknika eta prozesu berriak ezagutzeko. Aldi berean, kalera atera ginen esku-hartze eredu ezberdinak ezagutzeko. Horrela pixkanaka ikasitakoa prrkatikan jarri genuen eta azken egunean Irungo Gaztelekuan gure esku-hartze kolektiboari forma eman genion.

Aitor Ikastola 
Maiatza
Egiako Aitor ikastolako hainbat talderekin egin dugu lan aurten. Tartean 3. mailako ikasleekin txokolatearen inguruan proiektu bat garatu dugu. Kasu honetan, hasiera batean, irakasleek ez zuten argi zein izango zen landuko genuen gaia, baina gogoa zuten gurekin elkarlean aritzeko eta Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren berri eman genieean kakaoaren inguruan ikerketa egitea adostu genuen. Txokolatea aitzakia hartuta, hainbat gaien inguruan ikertu zuten ikasleek (interesen arabera banatutako taldeetan) hala nola, jatorria, prozedurak, kultur ezberdinetan duen garrantzia, gorputzetan duen eragina, etab. Ondoren, UBIK-Sorkuntza liburutegiko fanzineak ezagutu eta ikertu genituen eta talde bakoitzak fanzine bat ekoiztu zuen gero eskolan banatzeko.

Clisthene eskola. Burdeos.
Maiatza
 “Historia, eguneroko bizitza eta artea”, izan zen irakaslegoak lanerako proposatu zuen gaia. Abiapuntua hau izanik, eta gai zeharkatzen duten beste galdera batzuez lagunduta, hala nola: ¿nola kokatzen da iragana orainean? eta ¿zein jarraitasun eta haustura aurkitu ditzakegu? Mañana Goodbye proiektuari heltzea proposatu genuen. Horrela, garai bateko fabrikaren memoria, espazioak, bertako langileen bizipenak eta gaur egungo kultur proiektuarekin loturak egin ahal izan genituen. Praktika performatibo eta ikus-entzunezkoetan oinarrituta, gorputz eta ahots ariketak egin genituen, baita irudia erabiliz sormenezkoak ere, horrela, denen artean mikro-makro historiak, memoria, lana eta beste gai batzuen inguruan gogoeta bateratuak sustatzeko.

post_elkar_ekin_gurutze_gorria_emak_web.jpgutzi_zure_mezua1_web.jpg

                               Gurutze gorria                                                         Utzi zure mezua

 

Tabakalerako hezkuntza taldea

Etiketak
Zure iritzia adierazi