Blog Tabakalera

ERAKUSKETA GORPUZTU: HURBILDU, EGON, ENTZUN

2018-10-22 22:37

ERAKUSKETA GORPUZTU: HURBILDU, EGON, ENTZUN

20181022blog.jpgTabakalerako aretoko langile bezala (Kearen artxibogileak erakusketa), azkar ikasi dut bisitak kalitatezkoak izateko gakoetako bat publikoa entzutea dela. Obrarekin duten erlazioak euren hitzetik kontatzea. Erlazio hauek erakusketaren eskutik azaleratzen dira, bai, baina baita zuzenean elkarrizketan jartzen direnean: hauek entzutean, hauek aintzat hartzean. Entzulean gorpuzten dira.

Gertuko jarrerengatik apustu egitea, bisitariekin zubiak eraikiz, esperientziak bertaratzea (gorpuztea) eta irudikapena kolektiboki eraikitzea (artxibo komuna) besteak beste publikoa eta sortzailearen arteko erlazioari aurre egiteko moduak dira, kultura sormenaren ardatzak tolestu eta elkar zaintza erlazio berriak sortzen dituztenak. Noski, konpromezu hauek paper hutsa ez direla kontuan izatea berebiziko lana da ere. Artxiboa dokumentazio bilketa bat baino haratago dagoen zerbait dela: prentsa argazki bat, kontratu bat edo areto orri bat baino gehiago dela artxiboa, alegia.

Una fuerza política auténtica, no puede construirse más que de lo cercano a lo cercano y de momento en momento, y no por la simple enunciación de finalidades. [...] Esta forma de situar lo que es político en lo próximo, que no es lo doméstico, es la aportación más preciosa de cierto feminismo autónomo.

Ahora - Comité Invisible -

 

Iñigo Benito Molinero

Zure iritzia adierazi