Blog Tabakalera
2016-11-29 12:46

Ez zuten seinale gisa funtzionatzen, galdera gisa baizik. EZORDUAN

xabipost.gif

 

Arientzako kanpaijoleen lehen saioa, Donostiako Blas de Otero plazatik entzuten: Zerk bihurtzen du soinu bat azkar edo motel? Zenbat moteltzen da denbora, kanpaikada bakoitzaren oihartzun bakoitzeko? Zenbat denborek egin dezakete soinu aldiberean? Zenbat soinuk denbora berean?

Tony Conraden “Four violins” (1964)1 entzuten:
Zenbat irauten du biolin baten arku baten luzerak? Zein da nota baten guttienezko abiadura (nota izateari utzi gabe)?

RAS eta Agnes Pé entzuten Tabakalerako tailer aretoan:
Zenbateko abiaduran metabolizatzen da soinua? Noiz bihurtzen da musika gure memoriaren gantza? Aldatzen al du argiak musikaren abiadura? Ilunpean azkarrago bidaiatzen al du soinuak?

Miguel Alvarez Fernandezen hiru orduko hitzaldia entzuten:
Musika konpasetan pentsatzeak, denboraren zentzua galtzera behartu gaitu?

Andy Warholen “Empire“ (1964)2 eta Tony Conraden “The Flicker” (1966)3 ez ikusi4 bitartean:
Zenbat irauten du ikusiko duten begiradarik gabeko filmeek? Zenbat koadro ditu segunduko iluntasunak? Marshall McLuhanek gogora ekarri zizkigun Jacques Lusseyran idazle frantsesarenak5.

Umetan itsu geratu zen Lusseyran, istripuz:
Onartu beharko genuke: Itsutasunak droga bezala funtzionatzen du. Ez dut uste intoxikazioaren arriskua sentitu ez duen itsurik badenik. Drogek egiten duten bezala, itsutasunak, zenbait sentsazio indartzen ditu, bapateko zolitasuna ematen du, batzuetan egonezina eragin arte, bereziki entzumenarentzat edo ukimenarentzat. Baina guztiaren gainetik, droga batek bezala, barruko esperientzia kanpokoaren aurka jartzen du, askotan muturreraino...

Kanpai legez, ezorduan eta beti garaiz.

(...) Soinuek, nigandik kanpo edo barne egon beharrean, zeharkatzen naute. Ez dute seinale gisa funtzionatzen, galdera gisa baizik.

 

 

----------------------------------------------------------------

1 Tony Conrad: Early Minimalism boxset, Table of elements, 1997
Bideoak ez du filmaren luzera osoa jasotzen.
Bideoak ezin du jaso Conraden filmearen “flickering” efektua, bideokameraren obturadoreari gain hartzen dio filmearen abiadurak.
4 Zoritxarrez, nahiz egitarauaren parte ziren, azken orduko eta aurreikusi ezinezko rrazoi teknikoengatik ezin izan zen filme bakar bat ere erakutsi zikloan zehar.
5 Marshall McLuhan, B.R. Powers “La aldea global”, Gedisa, 2015

 

 

Xabier Erkizia
Ezorduan programaren koordinatzailea

Zure iritzia adierazi