Blog Tabakalera

GAZTEZULO, ADM eta IXA: Elkarlanaren beharra

2020-02-13 11:48

GAZTEZULO, ADM eta IXA: Elkarlanaren beharra

 

GAZTEZULO 2019ko apiriletik irailera arte 2DEO ikus-entzunezko laborategian proiektu egoiliarra izan zen.

 

GAZTEZULO eta ADMren artean sortutako proiektua da ZUT. Gure kasuan (GAZTEZULO), esperientzia dakargu gazteen edukian eta Beitu! izeneko hedabide digitala ere sortu genuen adibidez. Geure zailtasun handiena ordea, eduki horiek, gazteek erabiltzen dituzten kontsumo eremuetara nola bideratzea zen, teknologikoki apur bat erren geundela sentitzen baikenuen. Baina gure proiektu eta intentzioen berri izan ostean, ADMko lantaldea gurutzatu zen gure bidean. Ikus-entzunezkoak egiten daramatza 30 urtetik gora eta hainbat bider saritua izan da horregatik. Mahai gainean bien beharrak eta gabeziak kokatu ostean, gure esperientziak eta edukieko ezagutzak, ADMren ikus-entzunezkoeko eskarmentuarekin topo egin zutela ohartu ginen, eta bide beretik joan behar genuela ondorioztatu genuen. Gure gabeziak beraien alderdi sendoenak ziren, eta alderantziz.

Baina sortu berri zen ekuazio horretan, beste hirugarren kide bat falta zen, bide maldatsu honen erdian ezustean topatu genuen partaide berria. Sortu berri zen elkarlanak IXA serie aplikazioko lantaldearekin egin zuen topo. Eduki berritzailea, estetikoki boteretsua eta ausarta zuen talde bat ezagutu genuen, baina zailtasun nabarmen batekin: nola zabaldu eduki hau. Aplikazio propio bat sortzeko helburuz ari ziren, hutsetik jaioko zena, baina zailtasun ekonomikoek ezinezkoa bilakatzen zuten helburu hori. Hiruen arteko batuketa honi esker sortu da ZUT. Elkarlan logiko bat, era natural eta oso errazean sortu dena. 2deoko laguntzari esker sortu den euskarazko sinergia berri bat. Ikus-entzunezkoak, eduki berritzaileak eta gazteekiko ezagutza zabala oinarritzat hartuta.

 

img_9449.png

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kalitatea, eduki bertikalak eta ikus-entzunezkoak. Horiek izango dira ZUT aplikazioaren hiru zutabeak. ZUT aldizkari digitala eskuko telefonoetan kontsumituko den proiektua da. Aplikazio bat da, edukiak atalka aurkeztuko dituena.

Euskara hutsean izango da, erabat berritzailea. Euskal Herrian ez da horrelakok proiekturik ezagutzen. Sare sozialak gure eskutik joango dira une oro, gazteen hizkuntza-teknologikora egokitzea izango baita apustu sendoena. Eduki gehigarriak sortuko ditugu sare sozialen bidez, erronken bidez eta euren parte hartzearen bitartez. GAZTEZULOk, ADMk eta IXAK, elkarlanen beharra eta garrantzia zenbatekoa den frogatu dugula uste dugu.

 

Gaizka Izagirre, GAZTEZULOren zuzendaria. 

Zure iritzia adierazi