2017-08-10 12:28

Ikasi, eraldatu

 

Norbaiti zeozer irakatsiz gero ikasi dezake, ezer ere ez irakatsita ere ikasi dezake.

Esperientzia txar baten ondorioz ikasten da, esperientzia on baten ondorioz ikasten da baita ere.

Testuinguru zurrun batean ikasi daiteke, testuinguru aske batean ikasi daiteke baita ere.

Lehiatzeko ikasten da, elkarlanerako ikasten da baita ere.

Interesgarria da oso pertsonek nola ikasten duten: nahi dutena, behar dutena, komeni zaiena.

Irakasten digunaren gainetik norberak ikasten duena garela ulertzen dugunean, bizimodu eta ikaskuntza baterantz bideratzeko asmoz gizabanakoak etiketatu beharra duen gizarte estruktura batean eroso sentitzea zaila egiten zaigu.

Wired aldizkarian argitaratutako argitalpen honetan automatizazioa arazo ekonomikoa baino arazo kulturala bezala ulertzen da, eta batez ere generoari dagokionez, gure jokaerak birpentsatzera gonbidatuz. Gizakiek ikasteko, sortzeko, egiteko eta finean errealitatea eraldatzeko dugun gaitasunari buruzko hausnaketara bultzatu nau. 

Hona hemen esteka. Ea zer deritzozuen: https://www.wired.com/story/men-will-lost-the-most-jobs-to-robots/

 

Diana Franco
Hirikilabs, Tabakalerako Kultura Digital eta Teknologia Laborategiko arduraduna

Zure iritzia adierazi