2017-07-13 10:46

Kaleari gorazarre

Kaleak eta bere espaloiak, hiriko espazio publiko oinarrizkoenak, bere organu bizienak dira” (Jane Jacobs).

Kaleek espazio publikoaren erabilera komuna posible egiten dute, baina erabilera hori ez da beti hain denona ez eta hain goraipatua ere. Gure iguruari arretaz begiratzen badiogo, konturatuko gara hiriko kale, espaloi eta beste espazio garrantzitsu askok pertsonentzako pentsatuak izateari utzi diotela, horren ordez, trafikoaren eta zirkulazioaren menpe geratu direlarik.

Hiria Hackeatu programaren helburua hiria gazteon ikuspegi kritiko batetik aztertzea da. Marku honetan antolatzen ditugun lantegietan hiriaren kontsumitzaile hutsak izan ez izaten eta imposatua izan zaigun hiri eredu baten inguruan gogoeta egiten eta ideiak partekatzen saiatzen gara. Helburu horrekin, azken hiru urteotan, edizioz edizio, gure buruak birsortzen saiatu gara, hiriari begirada kritiko berri bat gehitzeko eta baimenduak zein debekatuak zaizkigun erabilerak zalantzan jartzeko.Azken edizio honetan, uztailaren 4tik 7ra Puntu beltzak, puntu moreak, puntu berdeak... Izenburupean garatutakoan, hiriko hainbat espazio ikertu nahi izan ditugu bertan sentitzen ditugun emozioetatik abiatuta, eta aldi berean genero eta identitate ikuspegiak kontutan hartuz, izan ere, pertsona guztiek ez baititugu espazioak modu berean bizitzen. Horretarako Donostiako udaleko partaidetza eta berdintasun arloko kideak izan ditugu gurekin.  

Hirian zehar egindako ibilbide batzuen bitartez auzoko “puntu kritikoak” identifikatu ditugu: dela argitasun falta, usain txarra, espaloien falta, eseritzeko bakuen falta, gehiegizko trafikoa, edo beste baldintza batzuen eraginez pertsona gutxi igarotzen diren espazioak. Behin espazio hauetan sortzen zaizkigun gatazkak identifikatuta, martxan jarri gara hirian gure arrastoa utzi eta bertako puntu kritikoen gainean ohartarazteko asmoz.

Horrela, kale espazioan trafikoarekin dagoen arazoa ikustarazteko mural bat sortu dugu guztion artean, "puntu kritiko" honetan falta den oreka berreskuratzeko dei eginez.

Datorren Hiria Hackeatu edizioa abenduaren 26tik 29ra izango da eta dagoeneko badugu bertan landuko dugun gaia: kontra-publizitatea.

Nerea Hernandez, tabakalerako hezkuntza taldea.

Zure iritzia adierazi