Blog Tabakalera

La Casa Encendidaren La Terraza Magnéticak Tabakalerara bidaiatuko du

2017-07-06 10:35

La Casa Encendidaren La Terraza Magnéticak Tabakalerara bidaiatuko du

Batzuetan topaketak hain modu naturalean gertatzen direnean, serendipia kontua ez dela ulertzen duzu, gauza bera bilatzen duten bideen elkarketa dela baizik. Honela gertatu da uda honetan Tabakalerarekin egiten ari garen elkarlanarekin. Espazio kultural honekin oso identifikatuak sentitzen gara eta aurretik ere lankidetzan aritu gara; hala nola, Lizzie Borden zuzendari feministaren pasa den otsaileko zikloarekin edo orain dela gutxi FILMADRIDen testuinguruan egindako Deborah Stratman estatubatuarraren zikloarekin.

Oraingoan Tabakalerak Ud-haren programazio musikalean parte hartzera gonbidatzen gaitu. Hori dela eta, La Casa Encendidaren La Terraza Magnéticaren udako kontzertuek Donostiara ere bidaiatuko dute. Musika hautaketa zaindu hau  abangoardiako musikan eta musika elektronikoan espezializatua den eta hogeita hamar urteko esperientzia duen Andrés Noarbe  ROTOR discosen fundatzaileak egin du.
Uztaileko larunbat gauetan, La Terraza Magnéticak panorama nazional eta internazionaleko musika berritzaile eta esperimentatuena aurkeztuko dio publiko donostiarrari. Uztailaren 1ean hasi ginen Inducing the Pleasure Dreamsekin (Justo Bagüeste) eta Suso Saiz musikagile (la Orquesta de las nubes) eta produktore espainiarrarekin (hamaika artistekin lan egin du, horien artean Duncan Dhu edo Txetxo Bengoetxea). Elkarrekin, publikoari asko gustatu ziztzaion ambient musikan oinarritutako eta musika etnikoen eraginak zituen inprobisazio bat eskaini ziguten. Uztailaren 8an Kyoka japoniarrak, Raster-noton zigiluak abalatutako artistak, zuzeneko tekno exotiko bat eskainiko du, bere azken lanean dub sakonenera hurbiltzen dena.

Schlammpeitzigerek, 2015ean La Casa Encendidaren Terrazatik pasa zenak, uztailaren 15ean Bureau B zigilu alemaniarrak hemendik gutxira publikatuko duen bere diskoko kantuak aurkeztuko ditu Tabakaleran. Ironikoa eta dibertigarria den bere zuzenekoak pop eletronikoa eta disco-tecnoide erritmo mutanteak nahasten ditu. Marcelle van Hoof (Another Nice Mess) dj eta produktore holandarrak berriz, uztailaren 22an Europa guztian zehar daramatzan 15.000 disko baino gehiagoren, lagin bat ekarriko du. Dj honek musika elektronikoaren azken nobedadeak kontuan hartuta hiru plateretan musika estilo ezberdinak nahastu egiten ditu. Eta bukatzeko, uztaileko azken asteburuak José Rico bizkaitarrak Dubvolution II bere lana aurkeztuko du, dub jamaikarraren, house eta tekno amerikarraren eta 90ko hamarkadako musika elektroniko abstraktuaren arteko nahasketa bat.

La Terraza Magnéticaren erritmoek zuei iman batek bezala erakartzea espero dugu eta udako arratsak zuen dantzekin piztea.

 

La Casa Encendida

Zure iritzia adierazi