Blog Tabakalera

Nahi ditugun Lab-ak

2019-01-31 11:35

Nahi ditugun Lab-ak

Gaur egun ditugun teknologiak gure gizarteen eta munduan izan nahi duten rolaren emaitza dira. Jomuga horietatik abiatuta, gizarteak rol hori betetzen lagunduko dien teknologia imajinatzen, sustatzen eta sortzen hasten dira.

Kulturarekin, gizarte-garapenarekin eta hezkuntzarekin lotuta eta guztion ongizaterako teknologia garatzeko testuinguruak osatzeko ideiarekin Lab ugari sortu dituzte azken zazpi urteetan: HackerSpace, HackLabs, MakerSpace, FabLabs, MediaLabs... Horietako asko testuinguru publikotik sustatu dituzte. Interesgarria da pentsatzea eremu publikotik ahaleginak egiten dituztela erabiltzen dugun teknologiak bizitzarekiko errespetutsuagoak diren agertokiak proiektatzeko.

Hala ere, diskurtsoa eta nahitasuna anbiguoak dira beren funtzionamenduari erreparatuz gero. Adierazgarria iruditzen zaigu, eta, aldi berean, kezkagarria, jokabide horiek teknologia-korporazio handien logika eta jomugetara hurbiltzen direlako teknologiari dagokionez, eta ez hainbeste kulturarekin, hezkuntzarekin edo gizarte-ekimenarekin lotutako testuinguruetara.

Hirikilabs-en, esaterako, honako jokabide hauek hauteman ditugu:

  • Teknologiaren ezagutzarekin lotutako botere-harremanak
  • Teknologia eremu maskulinoarekin identifikatzea
  • Teknologiak garapen ekonomikorako motorra izan behar delako itxaropena
  • Parte-hartzeko egiturazko zailtasunak
  • Eskuragarri dauden espazio eta baliabideak behar bezala ez zaintzea

Badakigu horrelako jokabideak beste testuinguru batzuetan ere ikusten direla, baina Hirikilabs-en antzeman izana kezkagarria iruditzen zaigu, espazio publikoa izateaz gain, irekia delako aniztasunari begira. Zergatik gertatzen diren ulertu behar dugu, eta, ondoren, zer egin dezakegun konpontzeko.

Lau emakumek bizi dugun errealitatearen inguruan hausnartzeko (Diana Franco, Inés Bebea, Margarita Padillaeta Estrella Soria) gure buruari galdetu diogu ea zein neurritan diren Lab-etan antzematen ditugun jokabideak teknologia-korporazio handietan antzematen direnen oihartzuna.

2018an zehar bost kasu garaikide aztertu ditugu, teknologia desberdinei lotutakoak:

  • Instagram: algoritmoetako egiturazko indarkeria
  • Google: ez dago bazterkeria errentagarririk
  • GitHub: genero-joera
  • Adimen artifiziala: bizitza erosoagoa
  • BitCoin: subiranotasunik menperatzera

 

libro.jpg

Horiei esker hobeto ulertu ahal izan dugu nola eratzen diren menderakuntza-egiturak, eta egitura horiek, jakina, Lab-ei eragiten diete. Ikerketa eta gure hausnarketak honako saiakera honetan jaso ditugu: Las Voces de la Tecnología que resuenan en los Labs (Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak).

Lan hau egin ondoren gure kezketako bat ikertzen eta esperimentatzen saiatzea da, nahi ditugun Lab-ak nola lortu ditzakegun ulertzeko.

Lehen urratsa 2018ko Summer Lab-ean eman genuen, kasuetako bat egiaztatu genuenean.

Bigarren urratsa honako topaketa hau antolatzen eman genuen: Zer gertatzen da teknologiarekin? 2018ko azaroaren 29an izan zen Tabakaleran. Topaketan Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak lanaren ikerketa aurkeztu genuen.

todas.jpg

Estrella Soria, Margarita Padilla, Inés Bebea eta Diana Franco saiakeraren aurkezpenean.

Eulalia Pérez Sedeñoren eskutik determinismo biologikoaren eta egungo teknologiaren arteko harremanaren berri izan genuen, FemTek y La_Bekka-rekin bi esperientzia ezagutu genituen, nahi ditugun Lab-ak sortzearen inguruko pistak eman zizkigutenak.

labekafemtek.jpg

Martuk La_Bekka aurkeztu zuen, eta Isabel Tomás Pérez eta Blanca Ortigak, berriz, FemTek

Sorkinen eskutik saiakera egiaztatu genuen bertaratutako pertsonekin. Sorkinek topaketaren txostena prestatu du.

sorkin.jpg

Sorkinek saiakera egiaztatzeko dinamizatu zuen prozesuaren argazkia

Txosten hori esker ondorio ugari atera ditzakegu nahi ditugun Lab-en inguruan.

Egileak: Inés Bebea, Diana Franco, Margarita Padilla eta Estrella Soria

Zure iritzia adierazi