2017-11-14 15:55

Nola egin espazio publikoak erosoago haurrentzat?

Nola egin espazio publikoak erosoago haurrentzat? Nola erraztu edo bideratu ditzakegu zaintzarako komunitateak? Zein arazo azaltzen ditu hiriak hazkuntzarako?

Hauek izan ziren pasa den urriaren 28an Haurtzaroa eta espazio publikoarekin esperientziak topaketetan landu ziren gaietako batzuk. Topaketak La madroñera ikerketa talde kolektiboak antolatu zituen (La madroñera Intermediae Mataderok bultzatu eta Pandora Mirabilia eta La Parcería-ren laguntzarekin garatzen den ikerketa talde kolektiboa da). Jardunaldi hauetara gonbidatuak izan ginen Tabakalerako hezkuntza arloa 0-6 bizi! proiektuaren, iada urte eta erdi Tabakaleran martxan jarri genuen proiektuaren arira, bizitako prozesuak partekatzera.

0-6 gunea
Hirikilabs Plaza
Hirikilabs Plaza
Hirikilabs Plaza

Topaketa honetan gurasoek, eta elkarte eta erakunde askotako eragileek parte hartu genuen. Goizeko lan saioan hainbat gairen inguruan aritu ginen, hala nola,  kultur erakundeetan elkarrekin bizitzeko espazioak sortzeko beharra, eta erakunde horietan erabilpen desberdinak egitea ahalbideratuko duten kalitatezko espazioak sortzearen inguruan; bata besteari entzun, bularra eman, partekatu, jolastu, ekintza batean parte hartu edo espazio kultural batean egoteko besterik ez. 

Horrela, erakunde kulturaletan haurtzaroa aparte dagoen zerbait bezala ulertzeari utzi, eta honen ordez haurra entzun eta proposatzen duen komunitate aktibo baten parte bezala ulertzea izango litzateke helburua; haurtzaroa subjektu politiko bezala ulertuz eta ez babesa behar duen komunitate ahul bat bezala.

Nerea Hernández
Tabakalerako Hezkuntza lantaldeko kidea

Zure iritzia adierazi