Blog Tabakalera
2018-03-13 13:17

Sarea

Kultura-sarea gizarte osasuntsua eraikitzeko ezinbesteko ondarea da, zalantzarik gabe. Kultura (bere alderdi guztietan) gai da gure munduaren ikuspegi kritikoa sortzeko baliabideak emateko, eta, ondorioz, izaki erlazional gisa osatzen gaituzten askotariko subjektibotasunak bateratzeko gune komuna ere bada. Bere aldetik, badirudi gero eta globalizatuagoa den aro hau komunikazioaren mugak lausotu eta berriro zehazten ari dela, eta sorkuntza garaikideak, bere garaiarekin bat datorren heinean, hori islatzen du.

Tabakalerak konpromiso irmoa du hurbileko testuinguruarekiko, eta nazioartera orientatuta dago. Horri esker, ekoizpen zentro gisa, berezko ildo nabarmena sortzen du bere programazio publikoan eta planteamenduan.

Sortzaileen Gunea da apustu honen eragile nagusietako bat. Lan-eremu horretan, artistek estudioak eta materialak lagatzeko eskatzen dute, eta egonaldiak egiteko nazioarteko programako bekadunek euren proiektuetarako erabiltzen dute. Tokiko egoera erraztu eta zaintzeko onartutako erantzukizuna da eta, horren bidez, nazioarteko proiektuak garatzeko espazioa eta baliabideak lagatzen dira. Hortaz, egoiliar bakoitzak ikasteko aukera berria dakar berekin, eta, era berean, korapilo berri bat sortzen du gure sarean.

 

Sortzaileen gunea - Artista egoilairrak

 

Hain zuzen ere, martxoan Tabakaleraren eta Donostiako Cristina Enea Fundazioaren arteko lankidetzaren ondoriozko egonaldia hasiko da. Manuel Prados eta Alberto Lópezek landare inbaditzaileen inguruko ikerkuntza- eta ekoizpen-aldia hasiko dute, El jardín invasor proiektuaren eskutik. Horren bidez, inperio handien oinordetza kolonialari eta guk memoria horrekin dugun elkarbizitzari buruzko gogoeta egingo dute.

Azkenik, 2019ko egonaldietarako deialdia apirilean irekiko da, Sortzaileen Guneak eskaintzen dituen modalitate guztietan parte hartu nahi duten sortzaileei aukera berri bat emateko.

Sorkuntza-prozesuak babestearen bidez bermatzen dugu etorkizun oparoa eraikitzen jarraitzea, non artea eta kultura gure bizitzako ezinbesteko balioak diren.

Iker Fidalgo Alday
Sortzaileen guneko koordinatzailea

Zure iritzia adierazi