Blog Tabakalera

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

2020-03-17 21:20

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

Bizi dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gaituen arren, kultur eskaintza ez da etengo. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu. 

 

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortuko dituen eduki berriak eskainiko ditugu, streaming bidez eta artxiboa osatzen duten beste batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Gaur bertan, martxoak 18, abiatuko dugu ekimena, eta hainbat eduki eskainiko ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako Zinea programaren baitan; eta Canada ekoizpen etxeko ordezkari Karen Saurik 2deon eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipen sorkuntza prozesuaz.   

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun.  

Zure iritzia adierazi