Blog Tabakalera

Zer da kodea elkarbizitzaz ari garenean?

2017-03-22 09:04

Zer da kodea elkarbizitzaz ari garenean?

Mundu osoan zehar teknologia edozein ezagutzarekiko zeharkako bide bezala, espresiobide bezala, ikerketa bide bezala, ikasteko bide bezala eta giza-ekintzarako bide bezala ulertzen duten espazio ugari sortzen ari dira. Leku hauek oso interes, izaera eta pertsonalitate ezberdinak dituzten pertsonak erakartzen dituzte.

HackLab, MakerSpace, FabLab, HackerSpace, MediaLab,... bezala ezagutzen ditugu askotan, nahiz eta modu oso ezberdinetan izendatzen diren.

Leku bakoitzean sortzen den komunitatearen arabera kode bat eraikitzen da,  hau da, partekatutako hizkuntza bat, eta kode horren arabera  bertako komunitateak pertsonenganako zein espazioaren eta baliabideenganako  tratuan onartzeko prest dauden mugak zehazten dira.

Hirikilabs proiektu bat ez ezik Tabakalera proiektu kulturalaren  zerbitzua da, eta, pixkanaka pixkanaka, zerbitzu honen baitan komunitate iraunkor bat hasi da garatzen eta komunitate hau, modu informalean, laborategiaren jokaera kodea sortzen ari da.

Zentzu honetan, post hau Hirikilabs bezalako espazio batean nahiko genukeen jokaera kodearen inguruan pentsatzeko idazten dut. Horrela, orain arte landu ez dugun eztabaida garatzeko.

Hastearren, New York Resistors, oso ezaguna den HackerSpace baten jokaera kodea partekatzen dizuet. Zer iruditzen zaizue?

 

preparing_sous_vide_treats_for_journalism_and_wikipedia_participants

 

New York Resistors jokaera kodea.
Bisitan bazatoz, errespetatu gure jokaera kodea.

 

Ongi etorri NYC Resistorsera. Hemen gaude ikasteko, partekatzeko eta egiteko. Denok eroso sentitu nahi dugu galderak egiten, gauzak frogatzen eta akatsak egiten. Zure jokabideak giro irekia, baikorra eta anitza sortzen lagun dezan eskatzen dizugu, hau beldurrik eta jazarpenik gabeko lekua izan dadin.

Ez da onartuko besteak iraintzen, gutxiesten edo jazartzen dituen zurrumurru, ekintza edota ikusizko aurkezpenik. Hauen baitan biltzen dira arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisikoa edo pertsonen gaitasunak aipatzen dituztenak.

NYC Resistor-etik kanporatua izan zaitezke modu arduragabean jokatzean besteren bat arriskuan jartzen baduzu, ez baduzu errespetuz jokatzen edo kodea zaintzen ez baduzu.

Kode hau ez da osoa ez eta behin betikoa ere. Denontzat leku seguru eta parte hartzailea zer den ulertzeko baliagarria zaigu.

 

Diana Franco Eguren
Hirikilabs laborategiaren arduraduna

Zure iritzia adierazi