Blog Tabakalera

Zine-aretoa altxorren gordailu

2019-07-10 09:49

Zine-aretoa altxorren gordailu

Uda heldu da eta gure zine-aretoa altxorraren uhartea, brisa, babeslekua bihurtu da. Expresionismo aurreko Alemanian mediku bat Txinara doa opioaren ondorioak aztertzera (Opium, Robert Reinert, 1919). Senaren bazterrean, Jean eta Juliettek euren maitasun istorioa bizi dute (L'Atalante, Jean Vigo,1934), bitartean Nicole Védrès zuzendari frantziarrak kaleak, merkatuak, errotak, jendea eta abestiak erretratatzen ditu Frantziako hiriburuan (Paris 1900, 1947). Argiaren hiriak bi heriotza-berpizteri utziko die lekua: Ordet, Carl Theodor Dreyer, 1955, eta Vertigo, Alfred Hitchcock, 1958. Orain, beste agerraldi bat: Liv Ullmanek 20 urte zituela egin zuen dantza lehenengo aldiz Edith Carlmar zuzendari norvegiarrarentzat (Ung Flukt, 1959). Eta ondoren, krisialdia: Txekoslovakia. 60ko hamarraldia, Vera Chytilovák euren bizitzei zentzua bilatzen ari diren bi emakumeren historia kontatzen digu (O necem jinem, 1963).

Uda aurrera doa, abuztuak 10, Donostiako Aste Nagusia: zer izan daiteke ospakizunerako hobea James Bond-Sean Connery (Goldfinger, Guy Hamilton, 1964, 007 agentearen bertsio dirdiragarri eta kistchena baino?. San Lorentzoren Pertseidak eta Ekialdeko itsasoak: batetik Tarantinok bere Kill Billen zuzeneko erreferentzia gisa aipatzen duen Dragon Inn, King Hu, 1967. Bestetik, zinearen harribitxi galdu eta berreskuratua: Bara no sôretsu, Toshio Matsumoto, 1969, Tokyo 60ko hamarraldian, gay underground giroaren erretratua.

Erreskate gehiago, deskubrimendu gehiago: Márta Mészáros izan zen Berlinen Urrezko hartza irabazi zuen lehen emakumea 1975 urtean (Örökbefogadás). Elfi Mikesch zuzendari hungariarrak 1978 urtean Ekialdeko Berlinen, Alemanian bizi den nerabe baten ametsak erretratatu zituen, Karibea eta Hawaii (Ich Denke oft an Hawaii). Uda Karaoke moduan agurtuko dugu. Mikroan Emakume Urdina: Blue Velvet, David Lynch,1986:  

 

She wore blue velvet

Bluer than velvet was the night

Softer than satin was the light

From the stars...

 

 

08_30_blue_velvet_david_lynch.png

Zure iritzia adierazi