Blog Tabakalera

Programazio taldea

2017-11-13 14:11

Programazio taldea

Regrouping. Lizzie Borden

 

Proiektu berri bat martxan jarriko dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Programazio taldea gune ireki bat da. Bertan pelikulak programatzeari buruz hitz egingo dugu, testuak irakurri eta iritziak trukatuko ditugu, elkarrekin gogoeta egingo dugu eta noski, pelikulak programatuko ditugu.

Aurtengo ardatza praktika zinematografikoak eta feminismoaren arteko harremana da. Zein da zinema feministaren historia? Zeintzuk bere zuzendariak? Zeintzuk oinarrizko pelikulak? Non eta zenbatean lor ditzakegu film horiek? Nola programatu ditzakegu?

Anima zaitezte lehen topaketa honetara eta asma dezagun denon artean zer eta nola egin nahi dugun programazio talde honetan. La Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona jaialdiko lagunak izango ditugu gurekin lehenengo lan saioan.

Bezperan 19:00etan, beraiek aukeratu duten Chantal Akermanen No Home Movie pelikula aurkeztuko dute zinema aretoan

Zure iritzia adierazi