[node:title]
2019-07-11 16:18

Formakuntzarekin konpromisoa

Hirugarren urtez jarraian, 2019ko egonaldien lehenengo fasearen amaierak bide eman dio Artistentzako lantegiaren beste edizio bati. Uda etapa berri baten hasiera da hirugarren solairuko espazioarentzat, berriz ere sorkuntza garaikidea bizi den eta bizi duen espazio horrentzat.

 

artisten_lantegia.jpg

Sortzailearen Gunean 18 artistak Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak koordinatu eta emandako prestakuntza-aldia egten ari dira dute uztailean eta abuztuan. Edizio honetako 17 artistak uztailaren 8an hasi zituzten tailerraren koordinatzaileek gidatutako hainbat dinamika. Halaber, hainbat saio izan dituzte Jose Luis Rebollo eta Armando Andrade Tudela artisten eskutik.

Prestakuntza-fasea hilaren 27an amaituko da, eta parte-hartzaileek euren eskura dituzte espazio horretako lan-eremu eta baliabide guztiak, euren praktika artistikoa gauza dezaten, eskoletan proposatutako dinamikekin bat etorriz. Bestalde, abuztuan, artistek euren lana garatzen jarraitzeko aukera izango dute, Okarizen eta Eubaren tutoretzapean, zeintzuk proiektu bakoitzaren jarraipena egingo duten.

Inolako zalantzarik gabe, artisten prestakuntzak (Jon Mikel Eubak eta Itziar Okarizek emango dutena) balio erantsia ematen die hirugarren solairuko espazioan egiten diren egoitzen programei. Programaren hirugarren edizioak izan duen harrera arrakastatsuak azpimarratu egiten du Tabakalerak, sormen-prozesuei dagokienez, egiten duen ahalegina eta konpromisoa. Artistei eta lan-erritmoei ematen zaien babesa ezinbestekoa da gure ingurunearen hazkunde profesionalari laguntzeko.

Gehiago irakurri

  • 2019-01-23

    Gordailutik harago: interes-txokoak

    Kultur azpiegiturek hainbat funtzio betetzen dituzte, tartean herritarron kalitatezko aisialdia bermatuko duten guneak eskaini edota ikasi eta lan egiteko lagungarri izan dakizkiguken bitartekoak erraztekoa ere. Are gehiago azpiegitura horiek izaera...

    Gehiago irakurri
  • 2018-12-17

    Katalogatzaileekin

    "Pezera" deitzen diogun espazioan egiten dugu lan katalogatzaileok. Gure egunerokotasunean mila gauza gertatzen zaizkigu eta zuekin partekatu nahi ditugu. Materialak zuen eskura egon aurretik prozesu bat jarraitzen du. Hona hemen gure eguneroko...

    Gehiago irakurri
  • 2018-12-05

    L’Intrus Redux

        «Itzulinguruka ibili gabe: erakusketa hau une honetan munduan gertatzen ari denaren diagnostiko gisa interpretatu beharko nuke? Eta ulertu behar dut diagnostiko hori nagusiki Europan gertatzen ari denari buruzkoa dela? Azken batean, Europan...

    Gehiago irakurri
  • IKASI, SORTU ETA GOZATU. ESKOLEKIN ERE PROIEKTUAK LANTZEN
    2018-11-20

    IKASI, SORTU ETA GOZATU. ESKOLEKIN ERE PROIEKTUAK LANTZEN

    Eskolak dira modu formalean ikasketara bideratuta dauden erakundeak eta liburutegiak ere, herritarrak beti lagundu izan ditugu interesgarriak izan zaizkien gaien inguruan informazioa bilatzen, biltzen eta horietan sakontzen, ikasketa ez formalean...

    Gehiago irakurri
  • Rosa Barba. Drawn by the Pulse
    2018-10-31

    Eloy & Rosa

    Lehen aldia izan zen Kutxa Kultur Arteguneak eta Tabakalerako erakusketa aretoak beren erakusketak gurutzatu eta bisita bateratu bat antolatzen zutena. Eloy de la Iglesia zinemagileari eta Rosa Barba artistari eskainitako erakusketak bisita bakar...

    Gehiago irakurri