[node:title]
2020-03-17 21:20

#TabakaleraEtxean  Tabakalerak eduki digitalen hedapena indartuko du itxialdiak irauten duen bitartean

Bizi dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gaituen arren, kultur eskaintza ez da etengo. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu. 

 

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortuko dituen eduki berriak eskainiko ditugu, streaming bidez eta artxiboa osatzen duten beste batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Gaur bertan, martxoak 18, abiatuko dugu ekimena, eta hainbat eduki eskainiko ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako Zinea programaren baitan; eta Canada ekoizpen etxeko ordezkari Karen Saurik 2deon eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipen sorkuntza prozesuaz.   

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun.  

Gehiago irakurri

  • 2019-02-19

    2019 martxoa Tabakalerako zine programa

    PROGRAMA. 2019KO MARTXOA   1 Ostirala, 19:00 FOKUAK: TERRATREME FILMES (PORTUGAL). FILM LABURRAK (80’)Um Campo de Aviação, Joana Pimenta, Portugal, 2016, 14'Ascensão, Pedro Peralta, Portugal, 2016, 17'Altas Cidades de Ossadas, João Salaviza, Portugal...

    Gehiago irakurri
  • Escuchar es muy difícil
    2019-02-12

    “Entzutea oso zaila da”

                                                                                                                                                                                      (Argazkia: Rafael Rodrigo) “Entzutea oso zaila da”, esan dit Khadijak,...

    Gehiago irakurri
  • 2019-01-31

    Nahi ditugun Lab-ak

    Gaur egun ditugun teknologiak gure gizarteen eta munduan izan nahi duten rolaren emaitza dira. Jomuga horietatik abiatuta, gizarteak rol hori betetzen lagunduko dien teknologia imajinatzen, sustatzen eta sortzen hasten dira. Kulturarekin, gizarte-...

    Gehiago irakurri
  • 2019-01-23

    Gordailutik harago: interes-txokoak

    Kultur azpiegiturek hainbat funtzio betetzen dituzte, tartean herritarron kalitatezko aisialdia bermatuko duten guneak eskaini edota ikasi eta lan egiteko lagungarri izan dakizkiguken bitartekoak erraztekoa ere. Are gehiago azpiegitura horiek izaera...

    Gehiago irakurri
  • 2018-12-17

    Katalogatzaileekin

    "Pezera" deitzen diogun espazioan egiten dugu lan katalogatzaileok. Gure egunerokotasunean mila gauza gertatzen zaizkigu eta zuekin partekatu nahi ditugu. Materialak zuen eskura egon aurretik prozesu bat jarraitzen du. Hona hemen gure eguneroko...

    Gehiago irakurri